Sei urteko espetxe zigorra ezarri dio Frantziak Iratxe Sorzabaleri
Iratxe Sorzabal irundarra epaitu dute Frantzian, eta sei urteko espetxe zigorra ezarri diote ETAren aparatu logistikoko ustezko kide izatea leporatuta. Sorzabalekin batera, beste lau euskal herritar epaitu dituzte prozesu berean. Epaimahaiaren arabera,...
Iratxe Sorzabal irundarra epaitu dute Frantzian, eta sei urteko espetxe zigorra ezarri diote ETAren aparatu logistikoko ustezko kide izatea leporatuta. Sorzabalekin batera, beste lau euskal herritar epaitu dituzte prozesu berean. Epaimahaiaren arabera, 2007an Loiren (Frantzia) atzemandako etxe batekin lotura dute ustezko bost etakideak, eta “lehergailuak egiteko laborategi kimiko bat” izatea egotzi die. Sorzabal ez da epaiketan izan ihesean dagoelako.