Murrizketekin dator 9. Zinegoak jaialdia
Krisiaren eraginez, murrizketak egingo dituzte 9. Zinegoak jaialdian, eta aurten, 70.000 euroko aurrekontua izango du. Gay-lesbo-trans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia otsailaren 6tik 12ra Bilbon izango da, eta 13tik 26ra beste hainbat...
Krisiaren eraginez, murrizketak egingo dituzte 9. Zinegoak jaialdian, eta aurten, 70.000 euroko aurrekontua izango du. Gay-lesbo-trans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia otsailaren 6tik 12ra Bilbon izango da, eta 13tik 26ra beste hainbat herritan, tartean, Errenteria-Oreretan. Hain zuzen, 25 eta 26ko asteburuan izango dira ekimenak herrian, Errenteria Hiria Kulturgunean.
Errenteriaz gain, Donostia, Durango, Galdakao, Getxo, Leioa, Sestao eta Sopelan emango dituzte filmak.