Independentistak sareak hitzaldia antolatu du 3rako
‘Menpekotasun iraganetik independentziara’ Floren Aizek emango du udaletxean Herriko Independentsitak Sareak hitzaldia antolatu du otsailaren 3rako: Menpekotasun iraganetik independentziara. 19:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian. Antolatzai...
‘Menpekotasun iraganetik independentziara’ Floren Aizek emango du udaletxean
Herriko Independentsitak Sareak hitzaldia antolatu du otsailaren 3rako: Menpekotasun iraganetik independentziara. 19:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian.
Antolatzaileek honela azaldu dute hitzaldiaren nondik norakoa: «Nafarroako erresuma, bere estatu propioa izan zuenetik gaur egun arte, behin eta berriz menperatua izan da herri txiki hau, egun Espainiako eta Frantziako estatuen menpe egon arte. Baina herri honek ez dio inoiz uko egin bere izaera eta nortasunari».
Borroka horrek orain garrantzia baduela gogorarazi dute: «Une politiko honetan, gure herri honen askatasuna berreskuratzeko aukerak inoiz baino errealagoak dira. Herri ohnek izan duen menepkotasun iraganetik, independentziara urrats sendoak emateko garaia da».
Floren Aiozen eskutik
Floren Aoiz Nafarroako historialariak eta independentistak sareko kideak emango du otsailaren 3ko hitzaldia.
Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.