EA: “Kanpoko portua behin betiko baztertu behar da”
Pasaiako Portu Azpiegiturei buruzko Plan Zuzendariari eta Ingurumen Jasangarritasunari buruzko txostenari alegazioak aurkezteko epea dela eta, EAk “kanpoko portuaren proiektua behin betiko baztertu” behar dela adierazi du, “proiektu hori delako oztopo nagusia Pasaiako badiaren biziberritzeari heltzeko”. Kanpo kaiaren ordez, portu mistoa defendatu du EAk, “bideragarritasuna duen aukera bakarra” delako. Horrez gain, Bilbo eta Baionarekin elkarlanean aritzearen alde egin du: “Pasaia ezin da lehia batean sartu, kontrakoa baizik”. Ildo horretatik, Bilbok eta Pasaiak kudeaketa bateratua behar dutela iritzi dio, eta bi portuetarako agintaritza bakarra proposatu du. Horrenbestez, 2010ean egin bezala, oraingoan ere alegazioak aurkeztu ditu EAk. Lau ardatz dituzte. Lehenengoa, merkantzien trafikoak ez duela kanpo kaia justifikatzen. Hala, portuko trafikoa murriztuz joan dela jakinarazi du, eta beraz, egungo azpiegiturak eskariari erantzuteko nahikoa direla iritzi dio. Bestetik, inbertsio oso handia dela adierazi du, eta “zalantza asko” sorrarazten dituela. EAren arabera, Xixon eta Coruñako kanpoko portuak porrota izan dira: “Kanpoko portuen eredua ere bazterturik dago Europan”. Hirugarren ardatza proiektuak ingurumenean izango lukeen kaltea da, “ez bakarrik Jaizkibelen, baita Ulia eta Ipar Euskal Herriko kostaldean, eta Gipuzkoako hondartzetan ere”. Horiek sekulako balioa dutela gogorarazi du, eta Natura 2000 sarean daudela. Azkenik, Portuak badiaren biziberritzea kanpo kaiaren menpe utzi duela adierazi du: “Diru iturri bezala [...]
Pasaiako Portu Azpiegiturei buruzko Plan Zuzendariari eta Ingurumen Jasangarritasunari buruzko txostenari alegazioak aurkezteko epea dela eta, EAk “kanpoko portuaren proiektua behin betiko baztertu” behar dela adierazi du, “proiektu hori delako oztopo nagusia Pasaiako badiaren biziberritzeari heltzeko”.
Kanpo kaiaren ordez, portu mistoa defendatu du EAk, “bideragarritasuna duen aukera bakarra” delako. Horrez gain, Bilbo eta Baionarekin elkarlanean aritzearen alde egin du: “Pasaia ezin da lehia batean sartu, kontrakoa baizik”. Ildo horretatik, Bilbok eta Pasaiak kudeaketa bateratua behar dutela iritzi dio, eta bi portuetarako agintaritza bakarra proposatu du.
Horrenbestez, 2010ean egin bezala, oraingoan ere alegazioak aurkeztu ditu EAk. Lau ardatz dituzte. Lehenengoa, merkantzien trafikoak ez duela kanpo kaia justifikatzen. Hala, portuko trafikoa murriztuz joan dela jakinarazi du, eta beraz, egungo azpiegiturak eskariari erantzuteko nahikoa direla iritzi dio.
Bestetik, inbertsio oso handia dela adierazi du, eta “zalantza asko” sorrarazten dituela. EAren arabera, Xixon eta Coruñako kanpoko portuak porrota izan dira: “Kanpoko portuen eredua ere bazterturik dago Europan”.
Hirugarren ardatza proiektuak ingurumenean izango lukeen kaltea da, “ez bakarrik Jaizkibelen, baita Ulia eta Ipar Euskal Herriko kostaldean, eta Gipuzkoako hondartzetan ere”. Horiek sekulako balioa dutela gogorarazi du, eta Natura 2000 sarean daudela.
Azkenik, Portuak badiaren biziberritzea kanpo kaiaren menpe utzi duela adierazi du: “Diru iturri bezala ikusten du badiaren biziberritzea finantzatzeko”. Hori ideia faltsutzat jo du EAk.
Kanpo kaiaren kontrako sinadurak
Oarsoaldeko Eguzkik eta Errenteria-Orereta Bizirik-ek sinadurak bildu zituzten larunbatean Niessen merkataritza zentroan. Antolatzaileen arabera, Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txostenaren aurkako alegazioa sinatu zuten herritarrek. Txosten horren puntu batean kanpo kaia babesten da. Aukera hori bertan behera geratzea eskatu dute.