Camelot eta Waku jolas parkeek euskararen aldeko urratsa egin dute
Irungo Waku Park eta Camelot haur parkeetako arduradunek euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute udaleko Euskara Sailarekin, 2010eko abenduan abiatutako Euskara Biziberritzeko Irungo Plan Nagusiaren barruan. Asteartean egin zuten ekimena, udaletxeko bilkura aretoan; bertan ziren Euskara arlotik Fernando San Martin ordezkaria eta Iban Eguzkitza zuzendaria, eta bi enpresetako arduradunak, Cameloteko Helena Garcia eta Miren Negrillo Waku parkekoa. San Martinen arabera, proiektua Waku Park eta Camelot enpresei aurkeztu zitzaien “euskararen familiaren bidezko transmisioaren eta aisiaren esparruaren eraginpean dauden establezimenduak izateagatik”. Hiriko haurren %64ak euskara ezagutzen duela azaldu zuen, eta zerbitzu horiek euskaraz eskatzen dituzten familiak “gero eta gehiago” direla nabarmendu zuen. Asteartean sinatutako hitzarmenarekin, euskararen erabileran aurrerapausuak emateko konpromisoa hartu dute bai Camelotek, baita Waku Parkek ere. Hala, publizitate euskarrietan, sustapen ekintzetan eta megafonia bidezko komunikazioetan euskararen presentzia areagotuko dute bi enpresek. Waku Parkek, esaterako, errotulazioan euskararen presentzia nabarmentzeko premia du; Camelotek, bere aldetik, webgunea euskaratu nahi du epe motzera. Udaleko Euskara Sailak, bere partetik, hainbat hizkuntza zerbitzu doan eskainiko dizkie bi jolas parkeei, hala nola, itzulpen eta zuzenketa zerbitzuak.
Irungo Waku Park eta Camelot haur parkeetako arduradunek euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute udaleko Euskara Sailarekin, 2010eko abenduan abiatutako Euskara Biziberritzeko Irungo Plan Nagusiaren barruan. Asteartean egin zuten ekimena, udaletxeko bilkura aretoan; bertan ziren Euskara arlotik Fernando San Martin ordezkaria eta Iban Eguzkitza zuzendaria, eta bi enpresetako arduradunak, Cameloteko Helena Garcia eta Miren Negrillo Waku parkekoa.
San Martinen arabera, proiektua Waku Park eta Camelot enpresei aurkeztu zitzaien “euskararen familiaren bidezko transmisioaren eta aisiaren esparruaren eraginpean dauden establezimenduak izateagatik”. Hiriko haurren %64ak euskara ezagutzen duela azaldu zuen, eta zerbitzu horiek euskaraz eskatzen dituzten familiak “gero eta gehiago” direla nabarmendu zuen.
Asteartean sinatutako hitzarmenarekin, euskararen erabileran aurrerapausuak emateko konpromisoa hartu dute bai Camelotek, baita Waku Parkek ere. Hala, publizitate euskarrietan, sustapen ekintzetan eta megafonia bidezko komunikazioetan euskararen presentzia areagotuko dute bi enpresek. Waku Parkek, esaterako, errotulazioan euskararen presentzia nabarmentzeko premia du; Camelotek, bere aldetik, webgunea euskaratu nahi du epe motzera.
Udaleko Euskara Sailak, bere partetik, hainbat hizkuntza zerbitzu doan eskainiko dizkie bi jolas parkeei, hala nola, itzulpen eta zuzenketa zerbitzuak.