Biharko karteladarako deia egin du Egin Dezagun Bidean-ek
«Asko gara, atera ditzagun presoak espetxeetatik!». Horixe Oiartzungo Egin Dezagun Bidea taldearen deia. Horrekin lotuta, bihar hilabeteko azkeneko ostirala izaki, karteladan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Kartelada 20:00etan izango da, Doneztebe plazan. Horrez gain, aurrerantzean antolatuko dituzten mobilizazioetan ere parte hartzeko deia egin dute: «Espetxeak hustuko ditugu kaleak beteaz!». Herritarrak zoriondu, eta eskerrak eman ditu taldeak, bestalde: «Urtarrilaren 7an Bilbon izan zen manifestazio historikoa ikusirik, lehenik eta behin euskal herritar eta oiartzuar orori eskerrak eman behar dizkiegu». Egin Dezagun Bidea taldearen iritziz, argi utzi zuten herritarrek zein den euren nahia: «Beste behin ere Espainiako eta Frantziako estatuei argi erakutsi genien Euskal Herriaren gehiengo sozialak ez diela bizkarra emango gure lagun eta senideen egoerari, eta azken presoa etxean ikusi arte lan egitera goazela!». Nahi eta indar horren adibidetzat dute Oiartzundik sei autobus atera izana. Baina lanean jarraitu behar dela ere argi dute: «Denok dakigu mobilizazio kolosal puntualei estauek ez dietela beldurrik. Horretarako presioa egiten jarraitu beharra dago, kaleak gureganatu behar ditugu. Tantaz osaturiko itsasoa sortu eta olatu hauek Madrileko eta Pariseko bulegoetara indartsu iristen joan behar dute,behin eta berriz». Horretarako denen ahalegina beharrezkoa dela gogorarazi du herriko Egin Dezagun Bidean taldeak. «Une politikoaren jakitun, denon ahalegina ezinbestekoa dugu, bakoitzak ahal [...]
«Asko gara, atera ditzagun presoak espetxeetatik!». Horixe Oiartzungo Egin Dezagun Bidea taldearen deia. Horrekin lotuta, bihar hilabeteko azkeneko ostirala izaki, karteladan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Kartelada 20:00etan izango da, Doneztebe plazan. Horrez gain, aurrerantzean antolatuko dituzten mobilizazioetan ere parte hartzeko deia egin dute: «Espetxeak hustuko ditugu kaleak beteaz!».
Herritarrak zoriondu, eta eskerrak eman ditu taldeak, bestalde: «Urtarrilaren 7an Bilbon izan zen manifestazio historikoa ikusirik, lehenik eta behin euskal herritar eta oiartzuar orori eskerrak eman behar dizkiegu». Egin Dezagun Bidea taldearen iritziz, argi utzi zuten herritarrek zein den euren nahia: «Beste behin ere Espainiako eta Frantziako estatuei argi erakutsi genien Euskal Herriaren gehiengo sozialak ez diela bizkarra emango gure lagun eta senideen egoerari, eta azken presoa etxean ikusi arte lan egitera goazela!». Nahi eta indar horren adibidetzat dute Oiartzundik sei autobus atera izana.
Baina lanean jarraitu behar dela ere argi dute: «Denok dakigu mobilizazio kolosal puntualei estauek ez dietela beldurrik. Horretarako presioa egiten jarraitu beharra dago, kaleak gureganatu behar ditugu. Tantaz osaturiko itsasoa sortu eta olatu hauek Madrileko eta Pariseko bulegoetara indartsu iristen joan behar dute,behin eta berriz».
Horretarako denen ahalegina beharrezkoa dela gogorarazi du herriko Egin Dezagun Bidean taldeak. «Une politikoaren jakitun, denon ahalegina ezinbestekoa dugu, bakoitzak ahal duena jarriaz, baina jarriaz», nabarmendu du. «Erasoak etorriko dira, une zailak ere bai, tartean Oarsoaldeko gure lagunen espetxeratzeko sententzia kasu. Honi aurre egiteko denon laguntza behar dugu», galdegin dute.
‘Preso bat, Gara bat’ afaria egingo dute etzi Auzokalte elkartean
Auzokalte elkartean presoen aldeko elkartasun afaria egingo dute etzi. Auzokaltek antolatu du, eta herritarrei parte hartzeko deia egin die. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ohiko tokietan eros daitezke txartelak. Nabarmendu dutenez, presoen aldeko elkartasunak ez du etenik, eta haien aldeko ekimenetan parte hartzeko deia egin dute.