Aldizkarien atala berritu dute udalaren webgunean
Duela gutxi udalaren webguneko udal aldizkarien atala berritu dute. “Une honetatik aurrera Bilduma udal artxibo eta liburutegiaren aldizkariaren edizio guztiak kontsulta daitezke, eta baita Oarso aldizkariaren 35 eta 46 bitarteko zenbakiak (2011k...
Duela gutxi udalaren webguneko udal aldizkarien atala berritu dute. “Une honetatik aurrera Bilduma udal artxibo eta liburutegiaren aldizkariaren edizio guztiak kontsulta daitezke, eta baita Oarso aldizkariaren 35 eta 46 bitarteko zenbakiak (2011koak) eta Oarso udal buletinaren 38 eta 47 zenbakiak ere”, jakinarazi du udalak.
Bestetik, Oarso eta Bilduma aldizkarien aurkibidea ere eguneratu dute. Lan hori zein Bildumaren zenbaki zaharrak digitalizatzen Juan Miguel Lakunza Oarso aldizkariaren erredakzio taldeko kidea aritu da. “Lan handia egin du, eta orain ere horretan ari da, Madalenak baino lehen gure eskuetara iristen den udal argitalpen hori zabaltzeko”.

