Zortzi partida galdu gabe gabe daramatza Allerru-Jaizkibelek
Allerru-Jaizkibel areto futbol taldeak zortzi partida daramatza galdu gabe. Izan ere, pasa den asteburuan lehiaketara itzuli ziren, ia hilabeteren ondoren, eta 1-4 irabazi zuen Villabonan, Egintza taldearen kontra. Sailkapeneko seigarren postura igo dira, eta asteburu honetan bederatzigarren bolada hobetu nahi dute, etxean, puntu gehiago duen Concepto Createchen kontra. Emakumezkoen Ligako Igoera Fasean, Allerruk 2-1 irabazi zion Hernaniri. Bigarren jardunaldian lortu dituzte faseko lehenengo puntuak. Puntu gehiago pilatzeko aukera izango dute asteburu honetan, Beasainen kontra, etxean berriro ere. Saskibaloi taldeak, berriz, galdu egin zuen Tolosan, Take Orbelaren kontra: 63-55. Ezin izan zuten aurreko asteko garaipena errepikatu. Gol asko futboleko mutilei Burua altxa ezinda dabiltza mutilen futbol taldeak. Erregional Preferenteko Allerruk lau gol jaso zituen Ostadarren zelaian (4-1). Bigarren taldeari, berriz, Zarautzen sei sartu zizkioten (6-2).
Allerru-Jaizkibel areto futbol taldeak zortzi partida daramatza galdu gabe. Izan ere, pasa den asteburuan lehiaketara itzuli ziren, ia hilabeteren ondoren, eta 1-4 irabazi zuen Villabonan, Egintza taldearen kontra. Sailkapeneko seigarren postura igo dira, eta asteburu honetan bederatzigarren bolada hobetu nahi dute, etxean, puntu gehiago duen Concepto Createchen kontra.
Emakumezkoen Ligako Igoera Fasean, Allerruk 2-1 irabazi zion Hernaniri. Bigarren jardunaldian lortu dituzte faseko lehenengo puntuak. Puntu gehiago pilatzeko aukera izango dute asteburu honetan, Beasainen kontra, etxean berriro ere.
Saskibaloi taldeak, berriz, galdu egin zuen Tolosan, Take Orbelaren kontra: 63-55. Ezin izan zuten aurreko asteko garaipena errepikatu.
Gol asko futboleko mutilei
Burua altxa ezinda dabiltza mutilen futbol taldeak. Erregional Preferenteko Allerruk lau gol jaso zituen Ostadarren zelaian (4-1). Bigarren taldeari, berriz, Zarautzen sei sartu zizkioten (6-2).

