Zerura begira, baina egin zen danborrada
Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, euriaren beldur izan arren, Hendaiako danborrada zerurantz begira atera zen larunbatean. Bixintxo Besten barruan bosgarren urtez segidan antolatutako jarduerak, 700 danbor elkartu zituen herriko kaleetan. H...
Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, euriaren beldur izan arren, Hendaiako danborrada zerurantz begira atera zen larunbatean. Bixintxo Besten barruan bosgarren urtez segidan antolatutako jarduerak, 700 danbor elkartu zituen herriko kaleetan. Hala, bost fanfarre eta 100 musikari aritu ziren bertan; auzoetan barrena eguneko lehen zatian eta hiri erdian arratsaldean. Euriak ezin izan zituen danbor hotsak isildu eta pozik aritu ziren hendaiarrak kaleetan zehar.







