Zaldi lasterketei buruz hitz egingo dute gaurko ‘Kirolez blai!’-n
Gaur, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan zaldi lasterkei buruz ariko dira. Ioritz Mendizabal izango da Joxemi Lopez esatariaren gonbidatua, jockey oiartzuarra. Lau bider munduko jockey onenen saria irabazi du eta lau urrezko fusta irabazitakoa da. ...
Gaur, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan zaldi lasterkei buruz ariko dira. Ioritz Mendizabal izango da Joxemi Lopez esatariaren gonbidatua, jockey oiartzuarra. Lau bider munduko jockey onenen saria irabazi du eta lau urrezko fusta irabazitakoa da.
Momentu honetan, mundu mailako kirolaririk onenetakoa da Mendizabal. 17.000 lasterketetan baino gehiagotan parte hartu du, 2.000 lasterketa baino gehiago irabazitakoa da. Urtean 130.000 kilometro baino gehiago egiten ditu munduan zehar hegazkinez, trenez edo autoz.
Saioa 13:15etan da FM107an, eta 20:30ean errepikatuko dute.