Sahararako produktuen bilketa izango da ostiral eta larunbatean
Mendebaldeko Sahara laguntzeko helburuarekin, Sahararen aldeko VIII. Euskal Karabana: Piztu itxaropena kanpainaren baitan emakumeentzako higiene produktuak eta elikagaiak bilduko ditu Txingudi Sahararekin Tadamum taldeak, Irungo Udalarekin elkarlanean, ostiralean eta larunbatean. Elikagaien artean, besteak beste, ondoko produktuak bidaltzeko deia luzatu dute: azukrea, arroza, pasta, egoskariak, atuna eta sardinak oliotan. Era berean, emakumeentzat oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren konpresak emateko ere eskatu dute. Ikastetxeetan zein kaleetan Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, ikastetxeetako ohiko bilketa garatzen ari dira egunotan, baita euskaltegian ere. Ostiralean eta larunbatean aldiz, Irungo supermerkatuetan eta Kateako DYAn eman ahal izango dira Algeriako Tindoufeko kanpamentu sahararrerako produktuak. Euskal karabana otsailean abiatuko da Saharara. Horiek horrela, era pertsonalean lagundu nahi dutenentzako, edota bilketarako txandekin lagundu nahi izanez gero, ondoko telefono zenbakian harremanetan jar daitezke Tadamumekin, 666501350 edota tadamun@hotmail.es helbide elektronikoan.
Mendebaldeko Sahara laguntzeko helburuarekin, Sahararen aldeko VIII. Euskal Karabana: Piztu itxaropena kanpainaren baitan emakumeentzako higiene produktuak eta elikagaiak bilduko ditu Txingudi Sahararekin Tadamum taldeak, Irungo Udalarekin elkarlanean, ostiralean eta larunbatean.
Elikagaien artean, besteak beste, ondoko produktuak bidaltzeko deia luzatu dute: azukrea, arroza, pasta, egoskariak, atuna eta sardinak oliotan. Era berean, emakumeentzat oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren konpresak emateko ere eskatu dute.
Ikastetxeetan zein kaleetan
Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, ikastetxeetako ohiko bilketa garatzen ari dira egunotan, baita euskaltegian ere. Ostiralean eta larunbatean aldiz, Irungo supermerkatuetan eta Kateako DYAn eman ahal izango dira Algeriako Tindoufeko kanpamentu sahararrerako produktuak. Euskal karabana otsailean abiatuko da Saharara.
Horiek horrela, era pertsonalean lagundu nahi dutenentzako, edota bilketarako txandekin lagundu nahi izanez gero, ondoko telefono zenbakian harremanetan jar daitezke Tadamumekin, 666501350 edota tadamun@hotmail.es helbide elektronikoan.