Oiartzundik Aramaiora joango dira Giriziako mendizaleak
Girizia Mendi Elkarteak irteera antolatu du iganderako. Mendizaleak Oiartzundik Aramaiora joango dira. Eta eguerdian sagardotegian bazkalduko dute. 07:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik, eta autobusez Kanpazarera joango dira. Handik abiatuko d...
Girizia Mendi Elkarteak irteera antolatu du iganderako. Mendizaleak Oiartzundik Aramaiora joango dira. Eta eguerdian sagardotegian bazkalduko dute.
07:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik, eta autobusez Kanpazarera joango dira. Handik abiatuko dute lau ordu eta erdiko —gosaria barne— ibilaldia.
Bukatu ondoren, Iturrieta sagardotegian bazkalduko dute.
Izen-ematea
Bihar da izena emateko azken eguna. Interesa dutenek Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian eman behar dute, eta ibilaldiaren 45 euroak ordaindu (autobusa eta bazkaria sartzen dira prezioan).