Ibargaingo piano ikasleek kontzertua emango dute bihar arratsean
Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako 24 piano ikaslek kontzertua emango dute bihar arratsean. 19:30ean izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian. Gazteak dira bihar taula gainera igoko diren piano jotzaile guztiak, Ibargaingo kideek zehaztu dutenez...
Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako 24 piano ikaslek kontzertua emango dute bihar arratsean. 19:30ean izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian.
Gazteak dira bihar taula gainera igoko diren piano jotzaile guztiak, Ibargaingo kideek zehaztu dutenez: «Gazteenak bederatzi urte ditu, eta zaharrenak hamasei».
Hain gazteak izanik, lehenengotariko kontzertua dute biharkoa, eta hiru helburu dituzte emanaldiarekin: «Andoaingo Piano Jaialdian eskainiko dutena, aurrez hemen, etxean —Oiartzunen— eskaintzea; publiko aurrean jotzen ikastea, eta benetako isats piano batean jotzea». Herritarrak saiora animatu dituzte.