Gizon bat atxilotu dute, ustez bikotekidea eta amaginarreba jotzeagatik
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, ustez bikotekidea eta amaginarreba jipoitzeagatik. Iturri berak adierazi duenez, emakume baten deia jaso zuten, bere senarra erasotzen ari zitzaiola salatuz. Ertzainak Lezoko etxebi...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, ustez bikotekidea eta amaginarreba jipoitzeagatik.
Iturri berak adierazi duenez, emakume baten deia jaso zuten, bere senarra erasotzen ari zitzaiola salatuz.
Ertzainak Lezoko etxebizitzara iritsi zirenean, deitu zuen emakumea ikusi zuten, lepoan eta bizkarrean harramazkak zituela.
Emakumeak, gainera, ertzainei kontatu zien lehenago ere jaso zituela senarraren tratu txarrak. Etxebizitza barruan sartu zirenean, emakumearen bikotekidea aurkitu zuten, eta emakumea jipoitu zuela aitortu zien ertzainei.
Gainera, emakumearen ama ustezko erasoa gertatu zenean etxebizitza horretan zegoen, eta alabaren eta suhiaren artean jarri zela adierazi zuen. Horren ondorioz, gizonak amaginarreba jo zuen, baita iraindu ere. Horregatik guztiagatik, 39 urteko gizona atxilotu zuten.