Ezertaz ez dela oroitzen deklaratu du Rodriguezen senarrak
Edward Enrique San Clemente, Yasmin Zamira Rodriguezen senarrak adierazitakoaren arabera, hilketaren gauean gertatutakoaz ez omen da oroitzen, hainbat “whiskey gelarekin” hartu baitzituen erailketa ustez aurrera eraman aurretik. Rodriguezen...
Edward Enrique San Clemente, Yasmin Zamira Rodriguezen senarrak adierazitakoaren arabera, hilketaren gauean gertatutakoaz ez omen da oroitzen, hainbat “whiskey gelarekin” hartu baitzituen erailketa ustez aurrera eraman aurretik. Rodriguezen lagun Ines Alicia Osoriok eta hori sorosten saiatu zen Pedro Urtizbereak ere deklaratu dute egunotan, eta gizona edanda zegoela ukatu dute bi lekukoek.
Yasmin Rodriguez ustez haren senarrak erail zuen 2009ko maiatzean. Autoarekin istripu bat eraginda eten zuen Rodriguezen eta Osorioen autoa, Letxunborro etorbidean. Pedro Urtizberea motorrarekin bertatik pasatzen ari zen autoek istripu bat izan zutela ikusi eta laguntzeko gelditu zenean. Hala, gizon batek Rodriguez erasotzen ari zela ikusi zuenean, hori sorosten saiatu eta bi labankada jaso zituen irundarrak. Osorio eta Urtizberea zauritu zituen San Clemente ustezko hiltzaileak. Epaiketa, datorren astean zehar luzatuko da.