Emakumeen futbolaz ariko dira bihar kiroldegian
Realeko nesken taldeko bi jokalarirekin eta Garbiñe Etxeberria entrenatzailearekin, 18:00etan da hitzordua Gazte Foruak Realeko nesken taldeko bi jokalarirekin eta Garbiñe Etxeberria entrenatzailearekin solasaldia antolatu du biharko. 18:00etan bilduko dira futbolariekin Elorsoro kiroldegian. Etxeberria Realeko entrenatzailea da gaur egun, baina OKE Oiartzun Kirol Elkartean urte asko pasatu zituen aurretik. Gipuzkoako emakumeen futbolaren historia kontatutako du (OKE, Añorga edota Reala) eta jokalariek, berriz, euren esperientzia pertsonalak partekatuko dituzte. Entzuleen galderak ere erantzungo dituzte hirurek. Gazte Foruko saioak, berez, DBHko ikasleentzako antolatzen ditu Gazte Foruak, baina oraingo honetan, interesa duen guztiak solasaldian parte hartzeko aukera izango du.
Realeko nesken taldeko bi jokalarirekin eta Garbiñe Etxeberria entrenatzailearekin, 18:00etan da hitzordua
Gazte Foruak Realeko nesken taldeko bi jokalarirekin eta Garbiñe Etxeberria entrenatzailearekin solasaldia antolatu du biharko. 18:00etan bilduko dira futbolariekin Elorsoro kiroldegian.
Etxeberria Realeko entrenatzailea da gaur egun, baina OKE Oiartzun Kirol Elkartean urte asko pasatu zituen aurretik. Gipuzkoako emakumeen futbolaren historia kontatutako du (OKE, Añorga edota Reala) eta jokalariek, berriz, euren esperientzia pertsonalak partekatuko dituzte. Entzuleen galderak ere erantzungo dituzte hirurek.
Gazte Foruko saioak, berez, DBHko ikasleentzako antolatzen ditu Gazte Foruak, baina oraingo honetan, interesa duen guztiak solasaldian parte hartzeko aukera izango du.