80 urte bete eta urrezko ezteiak ospatu dituztenak omenduko dituzte
Urteko egunik bereziena izango da igandekoa Hondarribiko Kasino Zaharrarentzat. Adinekoen etxeak hogeitahiru urte beteko ditu eta azken urte hauetan Kasino Zaharraren parte izan direnak omenduko dituzte. Urteurrena ospatzeko jai eguna eguerdian hasiko dute, eta meza egingo dute Portuko elizan. Meza bukatuta, bazkaria egingo dute Ardora jatetxean. Bazkalostean, eta urtero bezala, Kasino Zaharreko kideentzako momenturik garrantzitsuena iritsiko da. Iaz 80 urte bete zituzten bazkideek, eta urrezko ezteiak bete dituzten bikoteek omenaldia jasoko dute. Hala, ospakizunean parte hartu nahi dutenek, gaur dute izena emateko azken eguna, 10:30etik 12:00etara, Kasino Zaharrean.
Urteko egunik bereziena izango da igandekoa Hondarribiko Kasino Zaharrarentzat. Adinekoen etxeak hogeitahiru urte beteko ditu eta azken urte hauetan Kasino Zaharraren parte izan direnak omenduko dituzte. Urteurrena ospatzeko jai eguna eguerdian hasiko dute, eta meza egingo dute Portuko elizan. Meza bukatuta, bazkaria egingo dute Ardora jatetxean.
Bazkalostean, eta urtero bezala, Kasino Zaharreko kideentzako momenturik garrantzitsuena iritsiko da. Iaz 80 urte bete zituzten bazkideek, eta urrezko ezteiak bete dituzten bikoteek omenaldia jasoko dute. Hala, ospakizunean parte hartu nahi dutenek, gaur dute izena emateko azken eguna, 10:30etik 12:00etara, Kasino Zaharrean.