Musikeneko perkusio taldea, Rio Bidasoan
Hondarribiko Musika Eskolak antolatuta, Haikustikos: o el arte de componer desde el patio de butacas izeneko kontzertu pedagogikoa emango dute bihar arratsaldeko zazpietatik aurrera Musikeneko perkusio taldeko kideek, Rio Bidasoa hoteleko bilera aretoa...
Hondarribiko Musika Eskolak antolatuta, Haikustikos: o el arte de componer desde el patio de butacas izeneko kontzertu pedagogikoa emango dute bihar arratsaldeko zazpietatik aurrera Musikeneko perkusio taldeko kideek, Rio Bidasoa hoteleko bilera aretoan. Musikaz gain, Antonio Domingo gidoilari eta zuzendariak narrazio lanak egingo ditu. Euskal Herriko goi mailako musika eskola da Musikene, eta bertako ikasleek euren lana modu pedagogikoan erakusteko kontzertuak ematen dituzte.

