Lizeoaren egoitza inauguratu dute
Atzo goizean inauguratu zuten Pasaia-Lezo Lizeoaren Lezoko egoitza. Saldise plazatik ikastola berriraino kalejira egin ondoren, ekitaldia egin zuten eraikin berriaren jolastokian. Bertan, Lizeoko ordezkariez gain, Lezoko alkateak eta Jaurlaritzako ordezkariak hitz egin zuten. Porrotx pailazoak, Boxton eta Boxtinekin batera, ikuskizuna egin zuen, eta zinta moztu zuten. Horren ondoren bazkaria egin zuten egoitzan bertan. 200 lagundik gora izan ziren bertan, giro onean.

Ikusleak, eraikinaren jolastokian, inaugurazio ekitaldian