
Milaka bisitari lortu ditu Dei Gaztelumendi marrazkilari oiartzuarraren bideo batek sarean. Timelapse edo irudi bizkortuen teknika erabilita, 11 minutuko bideo batean 30 ordutik gorako lana duen marrazketa prozesua laburbildu du. Aitor lagunari eskaini...

Azken asteotako bolada txarrari agur esan zion larunbatean Real Unionek, sailkapeneko hirugarren den Eibarren etxean puntu bat lortuta (1-1). Txuribeltzek partida serioa jokatu zuten, eta azken minutuetan adore handia erakutsi zuten; izan ere, Eibarrek...

Hona atzoko manifestazioaren gaineko informazioa.

Hilaren 15ean Gazte Mailako Gipuzkoako judo txapelketa jokatu zuten Tolosan, eta Peio Cazorla Sayoa judo taldeko kideak maila ona erakutsi zuen. Borrokak ippon bidez irabazi zituen, denboraldi hasiera ona berretsiz. Gazte Mailako eskolarteko jardunaldi...

Frantziako Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Institutu Nazionalak (INSEE) Hendaiako Herriko Etxearekin elkarlanean, errolda osatuko du otsailaren 25era bitartean. Hala, biztanleriaren herena mugaren bestaldetik datorrela nabarmendu nahi izan dute Herriko Etxetik eta beraz, erroldaren lagina osatu ahal izateko inkesta erantzuteko eskaria luzatu dute. Horiek horrela, herriko gobernuak oso garrantzitsutzat jotzen du biztanle kopurua ezagutzea, azpiegitura egokiak eskaini ahal izateko, zein biztanle kopuruaren araberako diru laguntzak jasotzeko. Gaur egun, 14.827 pertsona daude Hendaiako erroldan, eta 15.000 biztanlera iritsiz gero, diru laguntza handiagoak jasoko lituzke Herriko Etxeak. Horrez gain, aurreikuspenen arabera “2.000 pertsona” gehiago izan daitezke herrian bizi direnak. Hala, datozen asteetan zehar, INSEEko langileak 1.000 bizilagunekin elkartuko dira, hitzordua finkatu eta horiek elkarrizketatuko dituzte lagin bat osatzeko helburuarekin. Zergekin zerikusirik ez Herriko Etxetik argi utzi nahi izan dutenez, erroldak “ez du zerikusirik” zergekin. Galdetegian emandako erantzunak “isilpekoak” direla ziurtatu dute. “Bildutako informazioen ondorioz kontrol administratibo edo fiskal bat izatea ezinezkoa da”. Hala, “urtean sei hilabete baino gehiago pasatzen duzun lekuan” erroldatu behar zarela jakinarazi dute. Halaber, lanbide eta lantokien inguruko galderak egitea ezinbestekoa dela ziurtatu dute, biztanleek egunero garraiatzeko behar duten denbora, lan jarduera edota sektore ekonomikoa zeintzuk diren jakin ahal izateko.

Pasa den asteburuan (hilaren 14-15ekoan), lehen saria eskuratu zuen Karmele Mitxelenak, Mungiako (Bizkaia) XIV. San Antontxu bertsopaper txapelketan. Hona albistea.

Real Unionek Ipuruan lortutako berdinketa, B taldearen gol sorta Elgoibarren aurka, Irungo Gaztiak-en garaipen estua eta Leka Eneako neskek lider Collosaren kontra eginiko partida ona dira azken asteburuko emaitza aipagarrienak: Futbola Bigarren B Mail...

manifestazioaren bideoa egin du oarsoaldean gazte 1+ ez mugimenduak

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. Lehen maila. Bera Bera Gros-Oiarso 67-46. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Hiercor Goierri-Oiarso 111-78. Eskubaloia Senior emakumeak. Lehen maila. Zarautz-Ereintza 20-1...

Atzo goizean inauguratu zuten Pasaia-Lezo Lizeoaren Lezoko egoitza. Saldise plazatik ikastola berriraino kalejira egin ondoren, ekitaldia egin zuten eraikin berriaren jolastokian. Bertan, Lizeoko ordezkariez gain, Lezoko alkateak eta Jaurlaritzako ordezkariak hitz egin zuten. Porrotx pailazoak, Boxton eta Boxtinekin batera, ikuskizuna egin zuen, eta zinta moztu zuten. Horren ondoren bazkaria egin zuten egoitzan bertan. 200 lagundik gora izan ziren bertan, giro onean.