30 orduko lana, 11 minutuko bideo batean
Milaka bisitari lortu ditu Dei Gaztelumendi marrazkilari oiartzuarraren bideo batek sarean. Timelapse edo irudi bizkortuen teknika erabilita, 11 minutuko bideo batean 30 ordutik gorako lana duen marrazketa prozesua laburbildu du. Aitor lagunari eskaini...
Milaka bisitari lortu ditu Dei Gaztelumendi marrazkilari oiartzuarraren bideo batek sarean. Timelapse edo irudi bizkortuen teknika erabilita, 11 minutuko bideo batean 30 ordutik gorako lana duen marrazketa prozesua laburbildu du. Aitor lagunari eskaini dio marrazkia Gaztelumendik, eta Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi aldizkarian argitaratu du.
3D animazio nazioarteko proiektuetan murgilduta dabil egun Gaztelumendi. Informazio gehiago: www.deisign.com.

