Zigortutako gazteei babesa emateko manifestazioa egingo dute bihar
Bihar eguerdian manifestazioa egingo dute Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortu dituen herriko sei gazteei babesa emateko, eta euskal gazteria “libre eta legala” aldarrikatzeko. Manifestazioa Lartzabalgo anbulatoriotik irtengo da, eta Agir...
Bihar eguerdian manifestazioa egingo dute Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortu dituen herriko sei gazteei babesa emateko, eta euskal gazteria “libre eta legala” aldarrikatzeko. Manifestazioa Lartzabalgo anbulatoriotik irtengo da, eta Agirre Lehendakariaren plazan (Arenalean) bukatuko da.
Gaur beste protesta ekintza bat egitn dute, Lartzabalgo biribilgunean. Hamarnaka herritar bildu dira elkarretaratzean, euripean. Egun osoan zehar, atzotik hasita, kanpaldia egiten ari dira Herriko Plazan. Bihar eguerdira arte egongo dira bertan. Hainbat jarduera egiten ari dira, eta horien berri ematen euren blogean.

