
Gaur eguerdian, 14:20 aldera, auto batek su hartu du Santa Klara kalean. Autoaren jabeak azaldu duenez, haizagailutik kea sartzen hasi zaio auto barrura, eta Santa Klara kalean sartu da aparkatzeko asmoz. Bide erdian, baina, motorretik ke asko ateratze...

PSOE agintean zela eginiko azken ministro kontseiluan Espainiako Gobernuak Paul Abasolo Real Unioneko jokalari ohiari indultu partziala eman zion, eta bi urtera jaitsi hiru sexu erasorengatik zeukan zigorra. Hiru urte eta hiru hilabeteko espetxea zeukan betetzeko Abasolok, baina kartzelara joateko zegoen oraindik. Espainiako Gobernuaren erabakiak zuzeneko ondorioa izango du: bi urtean utzi diote zigorra, eta, aurrekaririk ez daukanez, ez du espetxera joan beharrik izango. Francisco Caamaño Justizia ministro ohiak sinatuta dago agindua. Bi baldintza jarri dizkiote indultuan: sexu heziketako ikastaroetan parte hartzea eta deliturik ez egitea lau urtean. Gernikan (Bizkaia) eraso zien emakumeei Abasolok, kale erdian, 2006an eta 2007an. Bost andrek jarritako salaketen harira atzeman zuen Ertzaintzak. Kartzelan sartu zuten behin-behinean eta bost hilabete egin zituen preso. Atxiloketak zeresan handia eman zuen, Real Union futbol taldeko jokalaria baitzen garai hartan Abasolo. Aurrez beste hainbat taldetan ere aritua zen; besteren artean, Bilboko Athleticen, gazte mailan. Bi urte baino gehiagoko zigorra izanagatik ere, kartzelara joateko zegoen, helegitea jarrita zeukalako. Bitartean futbolean jokatzen jarraitu du —Oviedo taldean aritzen da—, eta jarraitu ahalko du, Espainiako Gobernuaren erabakiz ez baitu joan beharko espetxera. Salbuespeneko neurria Indultua, berez, salbuespeneko neurria da, eta emakumeen aurkako erasoetan eta horrelakoetan ez dute eman izan. Delitu bakarra egin duten kasuan eman ohi [...]

Itsas etorbideko lanak direla eta, urtarrilaren 23tik goiti, oinezkoek talasoterapiaren aitzineko espaloia erabili beharko dute, Mimosa eta Gurbitz karriken artean. Izan ere, hondartzarako sartzea eta oinezkoentzako pasealekua obretan izanen dira gune...

Irungo udalak aldundiari foru funtsatik itzuli behar dion diru kopuruaren berriskupenak joan den astean udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuen aurrerapena berraztertzera behartuko du eta, ondorioz, udal kontuen osoko bilkura atzeratu behar izan dute. Irailean udaleko eta aldundiako arduradunek eginiko bileran itzuli beharreko kopurua 3 milioi izango zela aurreikusi zuten, baina likidazioaren ondoren aldundiak jaso duena uste baino gutxiago izan zenez, udalek foru funtsatik jasotako kopurutik espero baino gehiago itzuli beharko dute, 4.300.000 euro Irungoak: “Irailean egin genuen lehen bilera batean esan ziguten aurreikuspenen arabera 3 bat milioi izango zirela itzuli beharko genituenak. Eta orain itzuli beharreko diru-kopurua igo egin da, ia %50″ azaldu du Miguel Angel Paez udal kontuen arduradunak. Hori horrela, udal gobernuak uste du 2012rako aurrekontu aurrerapenean iragarritako diru sarrerak ez direla beteko; Jose Antonio Santano alkateak dokumentua berraztertzea ezinbestekoa izango dela uste du: “2011ko likidazioaren ondoren Foru Aldundiak Iruni ematen diona 30 milioi badira, esan liteke guztiz ezinezkoa izango dela urte honetarako egina ziguten aurreikuspena lortzea, aurreikuspenaren arabera iragartzen bait ziguten 33 milioi eta erdi esleituko zigutela; horregatik uste dugu zentzuzkoa dela aurrekontuen zirriborroa berriz aztertzea eta zuhurrago jokatzea”. Egoera kezkagarria Udalean ordezkaritza duten alderdietako bozeramaileekin bildu zen herenegun alkatea, sortu den egoerarengatik kezka agertu, eta kontuen osoko [...]

Bihar eguerdian manifestazioa egingo dute Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortu dituen herriko sei gazteei babesa emateko, eta euskal gazteria “libre eta legala” aldarrikatzeko. Manifestazioa Lartzabalgo anbulatoriotik irtengo da, eta Agir...

Gaur goizean Karlos Saldise gogoratzeko hainbat ekitaldi egin dituzte. Saldise orain dela 32 urte hil zuen Batallon Vasco Españolek Lezon. Lehendabizi, lore eskaintza egin diote jaioterrian, Pasai Donibanen. Ondoren, mendi martxa egin dute Lezoraino, ...

Txingudi badiako berdeguneak zaharberritze lanak eginen dituzte, Kontsulatu zaharra eta biribilgune berriaren artean. Herriko Etxetik esan dute Badiaren etorbideko galtzadaren eta bidegorriaren bazterretan dauden hesiak “erregularki eraitsi eta moztu behar direla, eremu publikoaren erabiltzaileak ez trabatzeko”. Hala, “oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen arteko hesiak berriz itxuratzeko eta beheititzeko asmoa” iragarri dute, “ur eremura bista berriak irekitzeko xedearekin”. Aldi berean, egoera txarrean dauden astigar xuriak ordezkatuko dituzte; ordezkapena aurten hasi eta 5 urtez egingo dute, aldiro 4 eta 10 zuhaitz artean aldatuko dituztelarik. Gehiegizko kimaketen ondorioz zuhaitz horietako batzuk ahultzen hasi direla eta onddo egur jale batek eraso dituela esan dute herriko etxetik. Azkenik, landare bizikor eta zuhaixka loredun multzoak sortuko dituzte oinezkoentzako zeharkabideen artean, eta berrogeita hamar bat zuhaitz altu landatuko dira, besteren artean pinazi-pinuak eta zurbeltzak.

Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Lezoko gasolindegi batean, ustez beste bat jipoitzeagatik. Barne Sailak jakinarazi duenez, 19:15ean dei bat jaso zuten, bi kamioilariren arteko borroka zela eta. Ertzainak bertaratu zirene...