Saldise gogoan izan dute Donibanen eta Lezon
Gaur goizean Karlos Saldise gogoratzeko hainbat ekitaldi egin dituzte. Saldise orain dela 32 urte hil zuen Batallon Vasco Españolek Lezon. Lehendabizi, lore eskaintza egin diote jaioterrian, Pasai Donibanen. Ondoren, mendi martxa egin dute Lezoraino, ...
Gaur goizean Karlos Saldise gogoratzeko hainbat ekitaldi egin dituzte. Saldise orain dela 32 urte hil zuen Batallon Vasco Españolek Lezon.
Lehendabizi, lore eskaintza egin diote jaioterrian, Pasai Donibanen. Ondoren, mendi martxa egin dute Lezoraino, eta han ekitaldia egin dute. Txalapartaren hotsekin hasi da ekitaldia, eta bi dantzarik Agurra dantzatu dute Saldiseren monolitoaren aurrean, eta loreak utzi dituzte. Ondoren, hitza hartu eta amnistia aldarrikatu dute, “Karlosek egiten zuen bezala” (Saldise Amnistiaren Aldeko batzordeetako kidea zen). Horrez gain, erakunde parapolizialen hilketak argitzeko eskaria egin dute, eta Frantziako Gobernuari ere Ipar Euskal Herrian egin ziren hilketetan zein erantzukizun zuen azaltzeko eskatu diote. Ekitaldia bukatzeko Eusko Gudariak abestu dute.


