Gizon bat atxilotu dute, gasolindegi batean beste bat jipoitzeagatik
Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Lezoko gasolindegi batean, ustez beste bat jipoitzeagatik. Barne Sailak jakinarazi duenez, 19:15ean dei bat jaso zuten, bi kamioilariren arteko borroka zela eta. Ertzainak bertaratu zirene...
Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Lezoko gasolindegi batean, ustez beste bat jipoitzeagatik. Barne Sailak jakinarazi duenez, 19:15ean dei bat jaso zuten, bi kamioilariren arteko borroka zela eta. Ertzainak bertaratu zirenean, suderretik odoletan zegoen gizon bat ikusi zuten, eta bularrean zein besoetan kolpeak zituena. Anbulantzia bat eskatu zuten.
Ondoren, ustezko erasotzailea atxlotu zuten. Dirudienez, gasolindegiko ilarako txandarengatik hasi ziren eztabaidan, eta atxilotuak metalezko barra bat hartu eta bestea kolpatu zuen. Epailearen aurrera eraman zuten atxilotua.

