Badiako eremu berdeak berrituko dituzte
Txingudi badiako berdeguneak zaharberritze lanak eginen dituzte, Kontsulatu zaharra eta biribilgune berriaren artean. Herriko Etxetik esan dute Badiaren etorbideko galtzadaren eta bidegorriaren bazterretan dauden hesiak “erregularki eraitsi eta moztu behar direla, eremu publikoaren erabiltzaileak ez trabatzeko”. Hala, “oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen arteko hesiak berriz itxuratzeko eta beheititzeko asmoa” iragarri dute, “ur eremura bista berriak irekitzeko xedearekin”. Aldi berean, egoera txarrean dauden astigar xuriak ordezkatuko dituzte; ordezkapena aurten hasi eta 5 urtez egingo dute, aldiro 4 eta 10 zuhaitz artean aldatuko dituztelarik. Gehiegizko kimaketen ondorioz zuhaitz horietako batzuk ahultzen hasi direla eta onddo egur jale batek eraso dituela esan dute herriko etxetik. Azkenik, landare bizikor eta zuhaixka loredun multzoak sortuko dituzte oinezkoentzako zeharkabideen artean, eta berrogeita hamar bat zuhaitz altu landatuko dira, besteren artean pinazi-pinuak eta zurbeltzak.
Txingudi badiako berdeguneak zaharberritze lanak eginen dituzte, Kontsulatu zaharra eta biribilgune berriaren artean. Herriko Etxetik esan dute Badiaren etorbideko galtzadaren eta bidegorriaren bazterretan dauden hesiak “erregularki eraitsi eta moztu behar direla, eremu publikoaren erabiltzaileak ez trabatzeko”. Hala, “oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen arteko hesiak berriz itxuratzeko eta beheititzeko asmoa” iragarri dute, “ur eremura bista berriak irekitzeko xedearekin”.
Aldi berean, egoera txarrean dauden astigar xuriak ordezkatuko dituzte; ordezkapena aurten hasi eta 5 urtez egingo dute, aldiro 4 eta 10 zuhaitz artean aldatuko dituztelarik. Gehiegizko kimaketen ondorioz zuhaitz horietako batzuk ahultzen hasi direla eta onddo egur jale batek eraso dituela esan dute herriko etxetik.
Azkenik, landare bizikor eta zuhaixka loredun multzoak sortuko dituzte oinezkoentzako zeharkabideen artean, eta berrogeita hamar bat zuhaitz altu landatuko dira, besteren artean pinazi-pinuak eta zurbeltzak.

