Auto bat erre da Santa Klara kalean
Gaur eguerdian, 14:20 aldera, auto batek su hartu du Santa Klara kalean. Autoaren jabeak azaldu duenez, haizagailutik kea sartzen hasi zaio auto barrura, eta Santa Klara kalean sartu da aparkatzeko asmoz. Bide erdian, baina, motorretik ke asko ateratze...
Gaur eguerdian, 14:20 aldera, auto batek su hartu du Santa Klara kalean. Autoaren jabeak azaldu duenez, haizagailutik kea sartzen hasi zaio auto barrura, eta Santa Klara kalean sartu da aparkatzeko asmoz. Bide erdian, baina, motorretik ke asko ateratzen zitzaiola eta, kotxetik atera eta bertan utzi du, aurrealdea sutan zuela. Berehala gerturatu dira udaltzainak, eta sua pixkat apaldu dute. Beranduago iritsi dira suhiltzaileak, eta guztiz kontrolatu dute sutea.


