Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Aurrekontuen aurkezpen publikoa eta osoko bilkura atzeratu dituzte

Irungo udalak aldundiari foru funtsatik itzuli behar dion diru kopuruaren berriskupenak joan den astean udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuen aurrerapena berraztertzera behartuko du eta, ondorioz, udal kontuen osoko bilkura atzeratu behar izan dute. Irailean udaleko eta aldundiako arduradunek eginiko bileran itzuli beharreko kopurua 3 milioi izango zela aurreikusi zuten, baina likidazioaren ondoren aldundiak jaso duena uste baino gutxiago izan zenez, udalek foru funtsatik jasotako kopurutik espero baino gehiago itzuli beharko dute, 4.300.000 euro Irungoak: “Irailean egin genuen lehen bilera batean esan ziguten aurreikuspenen arabera 3 bat milioi izango zirela itzuli beharko genituenak.  Eta orain itzuli beharreko diru-kopurua igo egin da, ia %50″ azaldu du Miguel Angel Paez udal kontuen arduradunak. Hori horrela, udal gobernuak uste du 2012rako aurrekontu aurrerapenean iragarritako diru sarrerak ez direla beteko; Jose Antonio Santano alkateak dokumentua berraztertzea ezinbestekoa izango dela uste du: “2011ko likidazioaren ondoren Foru Aldundiak Iruni ematen diona 30 milioi badira, esan liteke guztiz ezinezkoa izango dela urte honetarako egina ziguten aurreikuspena lortzea, aurreikuspenaren arabera iragartzen bait ziguten 33 milioi eta erdi esleituko zigutela; horregatik uste dugu zentzuzkoa dela aurrekontuen zirriborroa berriz aztertzea eta zuhurrago jokatzea”. Egoera kezkagarria Udalean ordezkaritza duten alderdietako bozeramaileekin bildu zen herenegun alkatea, sortu den egoerarengatik kezka agertu, eta kontuen osoko [...]

admin
Bidasoa
2012/01/21

Irungo udalak aldundiari foru funtsatik itzuli behar dion diru kopuruaren berriskupenak joan den astean udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuen aurrerapena berraztertzera behartuko du eta, ondorioz, udal kontuen osoko bilkura atzeratu behar izan dute. Irailean udaleko eta aldundiako arduradunek eginiko bileran itzuli beharreko kopurua 3 milioi izango zela aurreikusi zuten, baina likidazioaren ondoren aldundiak jaso duena uste baino gutxiago izan zenez, udalek foru funtsatik jasotako kopurutik espero baino gehiago itzuli beharko dute, 4.300.000 euro Irungoak: “Irailean egin genuen lehen bilera batean esan ziguten aurreikuspenen arabera 3 bat milioi izango zirela itzuli beharko genituenak.  Eta orain itzuli beharreko diru-kopurua igo egin da, ia %50″ azaldu du Miguel Angel Paez udal kontuen arduradunak.

Hori horrela, udal gobernuak uste du 2012rako aurrekontu aurrerapenean iragarritako diru sarrerak ez direla beteko; Jose Antonio Santano alkateak dokumentua berraztertzea ezinbestekoa izango dela uste du: “2011ko likidazioaren ondoren Foru Aldundiak Iruni ematen diona 30 milioi badira, esan liteke guztiz ezinezkoa izango dela urte honetarako egina ziguten aurreikuspena lortzea, aurreikuspenaren arabera iragartzen bait ziguten 33 milioi eta erdi esleituko zigutela; horregatik uste dugu zentzuzkoa dela aurrekontuen zirriborroa berriz aztertzea eta zuhurrago jokatzea”.

Egoera kezkagarria
Udalean ordezkaritza duten alderdietako bozeramaileekin bildu zen herenegun alkatea, sortu den egoerarengatik kezka agertu, eta kontuen osoko bilkura “gutxienez otsailaren 15a arte” atzeratzeko erabakia aurreratu zien. “Zuhurtziaz eta arduraz jokatu behar da hiriko aktibitatea eta proiektuak errealismoz bermatuko dituen aurrekontu bat erabiltzeko garaian. Paperean edozein gauza jar daiteke, baina ziurtasuna izan behar da eskura izango ditugun diru-baliabideei dagokienez eta beldur naiz horrek ez ote gaituen 2006ko foru ekarpenen zifretara  eramango”, gaineratu du Santanok.

Horrenbestez, 2012ko aurrekontuen zirriborroa berriz aztertuko dute, diru sarreren kopurua gutxienez aurtengo likidaziora mugatuta, foru funtsaren finantzaketa aurreikuspen errealistagoago batean oinarrituta. “Kontuan izan behar dugu Irungo Udalaren diru-sarreren %53 foru ekarpen horretatik etortzen dela eta, horregatik, ezinbestekoa zaigu jakitea ziurtasun handienarekin zenbat diruz ari garen hizketan. Ez da itxurazkoa lehenik diru bat esleitzea, eta gastatu dugunean, itzuli beharra daukagula esatea” argitu du Paezek.

Aurkezpena ere atzeratu dute
Kontuen zirriborroa berraztertu beharko dutenez, bertan behera geratu da hilaren 23rako egin behar zuten aurkezpen publikoa. Kontu zirriborro berria izandakoan data berria emango dutela iragarri dute udaletik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.