Villabonan ekingo dio berriz lehiatzeari Allerru-Jaizkibelek
Allerru-Jaizkibel berriz ere itzuliko da lehiaketara. Areto futboleko Gipuzkoako Ligako 12.jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Villabonan jokatuko dute, Egintzaren kontra. Partida 18:00etan hasiko, kiroldegian. Biharko arerioek garaipen bakarra...
Allerru-Jaizkibel berriz ere itzuliko da lehiaketara. Areto futboleko Gipuzkoako Ligako 12.jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Villabonan jokatuko dute, Egintzaren kontra. Partida 18:00etan hasiko, kiroldegian. Biharko arerioek garaipen bakarra lortu dute orain arte.
Etxetik kanpo jokatuko dute baita ere Allerruren mutilen bi futbol taldeek. Erregional Preferenteko taldeak Lasarte-Orian jokatuko du, Ostadarren kontra. Etzi izango da partida, 11:45etik aurrera. Bigarren taldeak, berriz, Zarautzen jokatuko du, bihar, 15:30etik aurrera.
Bihar ere, ordu berean, talde zuri-berdeko neskek Plazetan jasoko dute Hernani. Biak ala biak igoera faseko lehenengo puntuak eskuratzera zelairatuko dira.
Azkenik, saskbaloi taldeak Tolosan jokatuko du, Take Orbela Tabernaren kontra. Partida bihar izango da, 18:00etan.

