PSE-EE: “Sei pertsonak kale borrokagatik zigortu dituzte”
Errenteriako Udalak eta Gazte Abertzaleen irakurketaren harira, PSE-EEk adierazi du herriko sei lagunak “kale borrokarekin lotura izateagatik” zigortu dituztela, “ez oharrean zehazten duten bezala ekintza politikoa aurrera eramateagatik”. PSE-EEren arabera, 2008an, hala nola, Errenteriako zinegotzi eta afiliatuen izenak ageri ziren dokumentazioa atzeman zieten, “informazio horren helburua ez zen atentatuak prestatzeko oinarria izatea besterik”. Horrez gain, “erregai garrafak eta sua eragiteko tresnak zein hainbat zinegotziren izenak diana baten barruan ageri ziren paskinak” ere atzeman zizkietela adierazi du. “Errenteria kale borrokak gehien zigortutako herrietako bat izan da, eta herritarren gehiengoak beti baztertu izan du indarkeria mota hori eta euren egileak”, gaineratu du PSE-EEk. Zigor horiekin ez dela pozten esan du talde sozialistak, eta lanean jarraituko duela “benetako normalizazioa errealitate sozial bat izan dadin, ez hitzak soilik”. Hala ere, esan du ez duela onartuko “ezker abertzaleak Errenterian azken hamarkadetan bizi izan den errealitate historikoa itxuragabetzea, eta ahalik eta gutxiago gazte horiek dauden egoerara eraman dituzten ekintza frogatuak”.
Errenteriako Udalak eta Gazte Abertzaleen irakurketaren harira, PSE-EEk adierazi du herriko sei lagunak “kale borrokarekin lotura izateagatik” zigortu dituztela, “ez oharrean zehazten duten bezala ekintza politikoa aurrera eramateagatik”.
PSE-EEren arabera, 2008an, hala nola, Errenteriako zinegotzi eta afiliatuen izenak ageri ziren dokumentazioa atzeman zieten, “informazio horren helburua ez zen atentatuak prestatzeko oinarria izatea besterik”. Horrez gain, “erregai garrafak eta sua eragiteko tresnak zein hainbat zinegotziren izenak diana baten barruan ageri ziren paskinak” ere atzeman zizkietela adierazi du.
“Errenteria kale borrokak gehien zigortutako herrietako bat izan da, eta herritarren gehiengoak beti baztertu izan du indarkeria mota hori eta euren egileak”, gaineratu du PSE-EEk.
Zigor horiekin ez dela pozten esan du talde sozialistak, eta lanean jarraituko duela “benetako normalizazioa errealitate sozial bat izan dadin, ez hitzak soilik”. Hala ere, esan du ez duela onartuko “ezker abertzaleak Errenterian azken hamarkadetan bizi izan den errealitate historikoa itxuragabetzea, eta ahalik eta gutxiago gazte horiek dauden egoerara eraman dituzten ekintza frogatuak”.

