Maite Berradre: “Portuko zaindariekin topo egin dugu”
Pasai San Pedro erdia Portuko Lanen Batzordearena da. Portuko Batzordea arraindegi berrirako lanetan murgilduta dago, eta herri ederra utziko digutela diote. Batzordeak dei egin digu, pazientzia eduki dezagun eta zaratak, trafiko eragozpenak eta usain txarrak jasan ditzagun, arraindegi berria egin dezaten. Portuko Lanen Batzordeak esan digu oso interesatuta dagoela portuaren garapenean, eta herritarren interesak aintzat hartuko dituela. Hau guztia horrela izanik, portuko zaindariekin topo egin dugu. Azalduko dizuet: lanak direla-eta Pasaiako Udalak eta Portuko Agintaritzak aparkalekuak murriztu dituzte, berrantolatuz, eta ibilgailuen jabeen artean aparkatzeko txartelak banatuz. Berrantolaketa horren barruan, auzotarrek inolako arazorik gabe erabili izan ditugun portuko aparkalekuak sartu dituzte. Berrantolaketarako norabideak aldatu eta aparkatzeko erak moldatu dituzte, lehen lerroan zena, orain baterian jarriz. Portuko eremuan trafikoa erditik jarri dute eta aparkaleku bat baterian eta beste bat lerroan jarri dute, ahalik eta aparkaleku gehien baliatzeko zirkulazioan eragin gabe (biak baterian jarriz gero leku gehiago izango lirateke, baina trafikoa zailagoa). Aldaketa maremagnum honetan, baterian aparkatzeko jarri duten lekuan lerroan aparkatu nuen nik, marrak margotu eta ordu gutxira. Kaleko beste aldea oraindik egokitu gabe zegoen eta leku horretako kotxe asko oraindik baterian aparkatuta zeuden; erditik ondo pasatzea eragozten zuten. Gauza da 95 zenbakidun portuko poliziak zera esan zuela, egun horretan nire ibilgailua, [...]
Pasai San Pedro erdia Portuko Lanen Batzordearena da. Portuko Batzordea arraindegi berrirako lanetan murgilduta dago, eta herri ederra utziko digutela diote. Batzordeak dei egin digu, pazientzia eduki dezagun eta zaratak, trafiko eragozpenak eta usain txarrak jasan ditzagun, arraindegi berria egin dezaten. Portuko Lanen Batzordeak esan digu oso interesatuta dagoela portuaren garapenean, eta herritarren interesak aintzat hartuko dituela.
Hau guztia horrela izanik, portuko zaindariekin topo egin dugu. Azalduko dizuet: lanak direla-eta Pasaiako Udalak eta Portuko Agintaritzak aparkalekuak murriztu dituzte, berrantolatuz, eta ibilgailuen jabeen artean aparkatzeko txartelak banatuz. Berrantolaketa horren barruan, auzotarrek inolako arazorik gabe erabili izan ditugun portuko aparkalekuak sartu dituzte. Berrantolaketarako norabideak aldatu eta aparkatzeko erak moldatu dituzte, lehen lerroan zena, orain baterian jarriz. Portuko eremuan trafikoa erditik jarri dute eta aparkaleku bat baterian eta beste bat lerroan jarri dute, ahalik eta aparkaleku gehien baliatzeko zirkulazioan eragin gabe (biak baterian jarriz gero leku gehiago izango lirateke, baina trafikoa zailagoa).
Aldaketa maremagnum honetan, baterian aparkatzeko jarri duten lekuan lerroan aparkatu nuen nik, marrak margotu eta ordu gutxira. Kaleko beste aldea oraindik egokitu gabe zegoen eta leku horretako kotxe asko oraindik baterian aparkatuta zeuden; erditik ondo pasatzea eragozten zuten.
Gauza da 95 zenbakidun portuko poliziak zera esan zuela, egun horretan nire ibilgailua, 9379HCF matrikulakoa eta Xsara modeloa eta gris kolorekoa, gaizki aparkatuta zegoela goizaldeko 02:45ean, seinale horizontalak errespetatu gabe (ibilgailu hori gorria da eta ez grisa, eta matrikularen zenbakia 9279 da, eta ez 9379, poliziak ikusi omen zuen bezala). Broma 50 eurokoa izan da.
Isilik gera nintekeen eta ordaindu, baina bidegabekeria hainbestekoa iruditu zait helegitea aurkeztea erabaki dudala, %50eko deskontua galduko dudan arren.
Erantzuna jaso dut Pasaiako Portu Agintaritzako Ustiapen Arduradun Maider Elizasu Lasa andrearen partetik: “Isunik ez jasotzeko egin behar zenuena ibilgailua beste leku batean aparkatzea zen”. Erantzun adiskidetzailea, bistan denez. Zein erraza zaie batzuei zigorrak ezartzea uniformeak ematen dien inpunitatea baliatuz! Batzuei arma bat ematen diete uniformearekin batera, eta beste batzuei isun taloitegi bat, baina gauza bera da.
Hori guztia, auzotarrekin egiten dituzten bileretan Portuko Agintaritzak azpiegituraren garapena eta San Pedroko herritarren interesak uztartzeko interes handia duela esan arren.
Oharra: HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dute 2.500 karaktere —espazioak barne— baino luzeago izan behar, eta HITZAk mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Oarso Bidasoko Hitza, Santa Klara, 22. 20100. Errenteria-Orereta. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: oarsoaldea@hitza.info.

