‘Kiwizibidaia’ aurkeztuko dute zure abenturaren bilaketan
Zure abenturaren bila programaren barruan Kiwizibidaia aurkeztuko dute Rosa Lizasok eta Mikel Bringasek, ostegunean Amaia KZn. Bikotea, seme-alabarekin batera, Zeelanda Berrira joan zen irla txirrindaz bisitatzeko helburuarekin. Ikusentzunekoaren bid...
Zure abenturaren bila programaren barruan Kiwizibidaia aurkeztuko dute Rosa Lizasok eta Mikel Bringasek, ostegunean Amaia KZn. Bikotea, seme-alabarekin batera, Zeelanda Berrira joan zen irla txirrindaz bisitatzeko helburuarekin. Ikusentzunekoaren bidez, bidaiaren kontakizuna eskainiko du familiak: Kiwi familiekiko harremana, paisaiak, animaliak, bizipenak…

