Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kaleratze bat salatzeko protesta egingo dute etzi Kutxako bulegoaren aurrean

Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean, eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, Beraungo Erlontzi emakume elkarteak, Oarso laguntzarako taldeak eta Beraungo bizilagunen elkarteak protestara deitu dituzte etzi herritarrak. Duela hilabete joan ziren Kutxak Donostian duen egoitza nagusira Marquezen familiari irtenbide bat emateko proposamen bat aurkeztera. Gaur-gaurkoz, ordea, ez dute erantzunik jaso. Xabier Garcia Stop Desahucioseko kideak gogorarazi duenez, Kutxa gurasoen etxearen jabe egin da tasazioaren %60aren truke. Kutxaren erantzunarekin, ordea, harrituta geratu ziren, Marquezek aurkitu zuelako etxebizitza erosteko interesatu bat: «Gainera, pertsona horrek Kutxak baino diru kopuru handiagoa ematen zion, eta bermatzen zion gurasoak etxean egotea alokairu baten truke. Kutxak ez du hori nahi izan». Orain, noiz kaleratuko zain daude. Oraindik ez daukate datarik. Garciaren esanetan, behin etxebizitzaren jabe egitetik kaleratzeko agindua eman arte, hilabete pasatu daiteke edo gehiago, «bankuaren asmoaren arabera».  Bitartean, Marquez eta bere familia «geroz eta okerrago» daude. «Gauza asko agintzen dizkizute, baina gero ezerezean geratzen dira», adierazi du kaltetuak. Testuinguru horretan, «pauso bat gehiago» ematea erabaki dute, eta «herritarrek kaleratzeen kontra egingo duten lehen mobilizazioa» deitzea erabaki dute. Etzi, 12:00etan bilduko dira Beraungo Pablo [...]

admin
Bidasoa
2012/01/20

Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean, eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, Beraungo Erlontzi emakume elkarteak, Oarso laguntzarako taldeak eta Beraungo bizilagunen elkarteak protestara deitu dituzte etzi herritarrak.

Duela hilabete joan ziren Kutxak Donostian duen egoitza nagusira Marquezen familiari irtenbide bat emateko proposamen bat aurkeztera. Gaur-gaurkoz, ordea, ez dute erantzunik jaso. Xabier Garcia Stop Desahucioseko kideak gogorarazi duenez, Kutxa gurasoen etxearen jabe egin da tasazioaren %60aren truke. Kutxaren erantzunarekin, ordea, harrituta geratu ziren, Marquezek aurkitu zuelako etxebizitza erosteko interesatu bat: «Gainera, pertsona horrek Kutxak baino diru kopuru handiagoa ematen zion, eta bermatzen zion gurasoak etxean egotea alokairu baten truke. Kutxak ez du hori nahi izan».
Orain, noiz kaleratuko zain daude. Oraindik ez daukate datarik. Garciaren esanetan, behin etxebizitzaren jabe egitetik kaleratzeko agindua eman arte, hilabete pasatu daiteke edo gehiago, «bankuaren asmoaren arabera».  Bitartean, Marquez eta bere familia «geroz eta okerrago» daude. «Gauza asko agintzen dizkizute, baina gero ezerezean geratzen dira», adierazi du kaltetuak.
Testuinguru horretan, «pauso bat gehiago» ematea erabaki dute, eta «herritarrek kaleratzeen kontra egingo duten lehen mobilizazioa» deitzea erabaki dute.
Etzi, 12:00etan bilduko dira Beraungo Pablo Sorozabal plazan azoka eguna baliatuta. Egoerari buruzko informazioa eman ostean, auzoko kaleetan ibiliko dira Maurice Ravel kaleko Kutxaren bulegora iritsi arte. 12:45erako han egotea espero dute, eta ordu laurdeneko elkarretaratzea egingo dute.
Protesta horretan etxebizitza duina aldarrikatu eta Kutxak izan duen jarrera «zorrotza, lukurra eta batzuetan iraingarria» salatuko dute. Beharrezkoa ikusten dute herritarrak egoera horretaz jabetzea, «bihar edozeini gerta dakiokeen egoera delako».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.