Emakunde Saria parekidetasunarentzako
Emakundek 2011ko Berdintasunerako Saria Hondarribiko Jaizkibel konpainiari eta Irungo Alarde Parekideari ematea erabaki du. Euren izenean Alardezaleak alarde publikoaren aldeko elkarteak jasoko du saria. «Jaietan emakumeek berdintasunean parte hartzeko duten eskubidearen alde egindako lana» saritu nahi izan dutela jakinarazi du Emakundek. Jaizkibel konpainiak nahiz Irungo Alarde Parekideak hamabost urtean egindako lana goraipatu du Emakundek. Emakume eta gizonek jaietan parte hartzeko aukera berdinak izateko beti «bide baketsuak» erabili dituztela ere nabarmendu du, «nahiz eta zailtasun askori aurre egin behar izan dieten». Emakunderen arabera, parekidetasunaren aldeko bi mugimenduetan izaten den parte hartzeak agerian uzten du berdintasuna legeetan onartzen bada ere, beti ez datorrela bat errealitatearekin eta benetako berdintasunarekin. Ildo horretatik, Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak «erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko betebeharra» dutela adierazi du, «emakumeek ospakizun horretan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin». Emakundek «mundu akademikoan izan duten oihartzuna» ere kontuan izan du. Jaizkibel, «pozik» Jaizkibel konpainiak Facebook-en adierazi duenez, «pozik» jaso du aitortza, eta nahiz eta helburuak oraindik ez lortu, beste pausotxo bat izan daitekeelakoan dago. San Sebastian Egunaren bezpera izanik, Donostiako danborradetan lortzen ari den parekidetasuna ere kontuan izan du. Sari horien xedea pertsonek nahiz erakunde juridikoek berdintasunaren alde egindako lana ezagutu, nabarmendu eta [...]
Emakundek 2011ko Berdintasunerako Saria Hondarribiko Jaizkibel konpainiari eta Irungo Alarde Parekideari ematea erabaki du. Euren izenean Alardezaleak alarde publikoaren aldeko elkarteak jasoko du saria. «Jaietan emakumeek berdintasunean parte hartzeko duten eskubidearen alde egindako lana» saritu nahi izan dutela jakinarazi du Emakundek.
Jaizkibel konpainiak nahiz Irungo Alarde Parekideak hamabost urtean egindako lana goraipatu du Emakundek. Emakume eta gizonek jaietan parte hartzeko aukera berdinak izateko beti «bide baketsuak» erabili dituztela ere nabarmendu du, «nahiz eta zailtasun askori aurre egin behar izan dieten».
Emakunderen arabera, parekidetasunaren aldeko bi mugimenduetan izaten den parte hartzeak agerian uzten du berdintasuna legeetan onartzen bada ere, beti ez datorrela bat errealitatearekin eta benetako berdintasunarekin. Ildo horretatik, Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak «erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko betebeharra» dutela adierazi du, «emakumeek ospakizun horretan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin». Emakundek «mundu akademikoan izan duten oihartzuna» ere kontuan izan du.
Jaizkibel, «pozik»
Jaizkibel konpainiak Facebook-en adierazi duenez, «pozik» jaso du aitortza, eta nahiz eta helburuak oraindik ez lortu, beste pausotxo bat izan daitekeelakoan dago. San Sebastian Egunaren bezpera izanik, Donostiako danborradetan lortzen ari den parekidetasuna ere kontuan izan du.
Sari horien xedea pertsonek nahiz erakunde juridikoek berdintasunaren alde egindako lana ezagutu, nabarmendu eta aintzat hartzea da, eta 14.400 euroko diru kopurua jasoko du garaileak.


