San Sebastian bezperan, autobus zerbitzu bereziak
Ekialdebusek gaueko zerbitzua jarriko du gaur, Donostiara hurbildu eta etxera itzultzeko San Sebastian Eguneko bezperako gaua da gaur, eta hori dela eta, autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu Ekialdebusek. Hala, Donostiara gerturatu eta gero etxera it...
Ekialdebusek gaueko zerbitzua jarriko du gaur, Donostiara hurbildu eta etxera itzultzeko
San Sebastian Eguneko bezperako gaua da gaur, eta hori dela eta, autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu Ekialdebusek. Hala, Donostiara gerturatu eta gero etxera itzuli nahi dutenek, izango dute horretarako aukera. Bost linea egongo dira martxan gaur gauean Oarsoaldean eta Bidasoan.
- E71. Donibane-Errenteria-Antxo-Donostia. 60 minuturo.
- E72. Oiartzun-Errenteria-Antxo-Donostia. 60 minuturo.
- E75. Beraun-Pasaia-Donostia. 60 minuturo.
- E77. Hondarribia-Irun-Errenteria-Antxo-Donostia. 60 minuturo.
- E79. San Pedro-Donostia. 30 minuturo.

