Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

50 urteko errepresioaren balantzea jasotzen duen liburua aurkeztu dute

Lezok azken mende erdi honetan jasandako errepresioaren testigantzak biltzen dituen liburua idatzi du Jorge Tito Labordetak. Atzo arratsean egin zuten Lezo, 50 urtean errepresioa liburuaren aurkezpena, Gezalan. Egileak azaldu du egitasmoa duela bi urte hasi zela, “errepresioaren gaineko datuak biltzeko eta ahanzturan ez gelditzeko”. 50 urtetako balantzea egin zuen: 53 preso, bi deportatu, bi hildako… “Horiek dira guk bildutako datuak”, esan zuen Labordetak, “baina gehiago egon daitezke, ziur”. Herritarrei eskatu zien errepresioaren gaineko datu gehiago badituzte, esateko. Gertaera horiek berez sortu ez direla esan zuen Labordetak, “planifikatutako estrategiaren ondorioa izan da”. Hori islatu nahi izan duela esan du. Horrez gain, etorkizuneko belaunaldiei jakinarazi nahi die Lezon badagoela jendea “herria maitatzea oso garesti ordaindu dutenak”. Horrez gain, errepresioa pairatu dutenen senideak izan zituen gogoan, “beste batzuek beste alde batera begiratzen zutenean”. Gaur egun errepresioak jarraitzen duela gogorarazi zuen Labordetak: “Bi preso ditugu Lezon, Tiñelu bahitua dago, Alderdien Legeak zutik dirau…”.   Gatazkaren dimentsio Labordetak baino lehen, Euskal Memoria Fundazioko kide Joxean Agirrek hartu zuen hitza. Gogorarazi zuen fundazioaren lehen hitzaldia Lezon izan zela, eta garai hartan errepresioaren biktimak izan zirenen kontaketa 350ekoa zela. “Orain, bi urteko lanaren ondoren, 476 zerrendatu ditugu”, esan zuen Agirrek. Atzoko ekitaldia Karlos Saldiseren hilketaren urteurrenaren harira [...]

admin
Bidasoa
2012/01/19

Lezok azken mende erdi honetan jasandako errepresioaren testigantzak biltzen dituen liburua idatzi du Jorge Tito Labordetak. Atzo arratsean egin zuten Lezo, 50 urtean errepresioa liburuaren aurkezpena, Gezalan.'Lezon 50 urtean errepresioa' liburuaren aurkezpena

Egileak azaldu du egitasmoa duela bi urte hasi zela, “errepresioaren gaineko datuak biltzeko eta ahanzturan ez gelditzeko”. 50 urtetako balantzea egin zuen: 53 preso, bi deportatu, bi hildako… “Horiek dira guk bildutako datuak”, esan zuen Labordetak, “baina gehiago egon daitezke, ziur”. Herritarrei eskatu zien errepresioaren gaineko datu gehiago badituzte, esateko.

Gertaera horiek berez sortu ez direla esan zuen Labordetak, “planifikatutako estrategiaren ondorioa izan da”. Hori islatu nahi izan duela esan du. Horrez gain, etorkizuneko belaunaldiei jakinarazi nahi die Lezon badagoela jendea “herria maitatzea oso garesti ordaindu dutenak”.

Horrez gain, errepresioa pairatu dutenen senideak izan zituen gogoan, “beste batzuek beste alde batera begiratzen zutenean”. Gaur egun errepresioak jarraitzen duela gogorarazi zuen Labordetak: “Bi preso ditugu Lezon, Tiñelu bahitua dago, Alderdien Legeak zutik dirau…”.

 

Gatazkaren dimentsio

Labordetak baino lehen, Euskal Memoria Fundazioko kide Joxean Agirrek hartu zuen hitza. Gogorarazi zuen fundazioaren lehen hitzaldia Lezon izan zela, eta garai hartan errepresioaren biktimak izan zirenen kontaketa 350ekoa zela. “Orain, bi urteko lanaren ondoren, 476 zerrendatu ditugu”, esan zuen Agirrek.

Atzoko ekitaldia Karlos Saldiseren hilketaren urteurrenaren harira egin zuten. Saldiseren oroimena gordetzea txalotu zuen, baina “ezkutuan dauden biktimak” ere badaudela nabarmendu zuen: “Duela bi urte Karlosen arreba Kororekin bildu nintzen, haren testigantza jasotzeko. Nik ez nekien, baina arreba zauritua izan zen Pepe Barriosen aldeko manifestazio batean, eta hanka galtzeko arriskuarekin dago oraindik ere, 31 urte eta gero». Beretzako “katarsia” izan zela esan zuen, horrelako istorioak ere ezagutzea.

Txileko diktaduran nazioartean “izugarrikeria” bezala ikusten dela esan zuen Agirrek: “Pinocheten garaian, mila biztanletik bi torturatuak izan ziren. Euskal Herrian, berriz, alderatuz gero, 2,1 dira… eta Lezon hamar. Horrek adierazten du Euskal Herrian errepresioak izan duen dimentsio sozial, politiko eta humano ikaragarria”.

Oarsoaldean errepresioak 22 hildako utzi dituela gogorarazi zuen, “tartean Oreretan kartabonba batek hil zuen Josean Cardosa postaria”. Esan zuenez, ETAren biktimek euren zerrendetan dute Cardosa, “baina hori ez zen hala izan”.

 

“Herri arnasa”

Agirrek esan zuenez, Euskal Memoriarena “memoria ariketa” izan nahi du, eta herri arnasa bildu. Horregatik, memoria ariketa egin nahi dute, eta Lezon egin dena «klonatu”. Esan zuenez, “egia ezagutzeak gatazkak alde guztietan eragina izan duela onartzea da”. Gaineratu zuenez, “hemendik urte gutxira Egiaren Batzordea sortuko da, eta gatazkaren ondorioak aztertuko dira. Biolentzia guztien testigantzak behar dira, eta horretarako ari gara lanean”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.