Zuzendaritza eta presidente berria hautatuko ditu TKEk
Urteko lehenengo batzar orokorra egingo du larunbat goizean herriko egoitzan, 10:00etatik aurrera TKE Traineru Kluben Elkarteko batzar orokorra egingo dute larunbatean, TKEk herrian duen egoitzan, 10:00etan. Urteko lehen batzar orokorra da, eta beste h...
Urteko lehenengo batzar orokorra egingo du larunbat goizean herriko egoitzan, 10:00etatik aurrera
TKE Traineru Kluben Elkarteko batzar orokorra egingo dute larunbatean, TKEk herrian duen egoitzan, 10:00etan. Urteko lehen batzar orokorra da, eta beste hainbat punturen artean, zuzendaritza eta presidente berria hautatuko dituzte TKEko bazkideek.
Gai zerrendan puntu gehiago jorratuko dituztela jakinarazi du TKEk, baina nagusienak honako zazpiak izango direla azaldu du: «Azken Batzar Orokorreko aktaren berrespena; 2011 urteko TKE elkartearen sos kontuen onarpena; 2011 urteko TKE elkartearen gestioaren onarpena; Elkarteko bazkide berrien onarpenaren berrespena, eta ondorioz, bazkide izaera galduko duten kideena ere bai; San Miguel Ligako estropada antolatzaile bakoitzak ordaindu beharreko diru kopuruaren onarpena; 2012 denboraldian bazkide berri izango direnek aurkeztutako bermearen onarpena, eta 2012 urterako Zuzendaritza Taldearen eta ACT Elkarteko presidentearen hautaketa».