Illimani elkarteak azken kanpainan 2.000 euro jaso dituela eta dagoeneko La Pazeko (Bolivia) begiraleen eskuetan dagoela jakinarazi du. Diru hori jaso ahal izateko emandako laguntza eskertu die Alaia, Megas, Lagunak eta Laguntasuna elkarteei, eta CAN e...
Bihar izango da azken aukera Urdaburuk antolatutako Urumeako birako azken etapan izena emateko. 20:30etik 22:00etara egongo da zabalik egoitza, eta tarte horretan, 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta ere egin daiteke. Kausotik Donostiara joango d...
Irungo eskaintza gastronomikoa nazioartean jakitera emateko helburuarekin, Irun Dastatu ekimena Madrilgo nazioarteko turismoaren azokan (FITUR) parte hartzen ari da egunotan. Hala, irudian ikusi daitekeen Inaxio Muguruza Atalaia jatetxeko sukaldariaz g...
Irungo Udalak aurtengo Haur bat, zuhaitz bat ekimena antolatu duela jakinarazi zuen atzo. Irunen 2011. urtean jaiotako haur guztien gurasoei zuzenduta dago ekimena. Aurten, berritasun batekin dator gainera, ez baita orain arte bezala San Martzialeko ze...
Aiako Harria Parke Naturaleko zuzendaritzak atzo jakinarazi zuenez, ahuntza talde bat aske dago gune babestuaren barruan. Gipuzkoako Erabilgarritasun Publikoko Mendien araudian, zein Aiako Harrikoan ere, ahuntzak ibiltzea debekatua dago. Beraz, udalak ...
Iazko azaroan egindako jaialdian bildutako dirau eman dio Haurtzaro Ikastoilak Seaska elkarteari Iazko azaroaren 26an kontzertuak izan ziren Elorsoro kiroldegian, Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolak biltzen dituen elkartea laguntzeko. Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound System igo ziren taula gainera. Eta ekimena Haurtzaro Ikastolak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatu zuten, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Bertan bildutako dirua herenegun eman zion Haurtzaro Ikastolak Seaskari: 12.000 euro, guztira. Haurtzaro Ikastolako zuzendari Sorkunde Lekuonak izan zuen Seaskako presidente Paxkal Indori dirua emateko ardura. Horrez gain, eskerrak ere eman zituen: «Eskerrak eman behar dizkiogu jaialdia antolatzen lagundu ziguten guztiei, eta laguntzeko prest agertu zirenei ere bai. Baita parte hartu zuten guztiei ere». Lekuonak aitortu zuenez, jendearen erantzuna uste baino hobea izan zen: «Espero baino jende gehiago hurbildu zen, oso erantzun ona eman zuten. Gainera, euskal giroa izan zen nagusi. Jendea, benetako elkartasunez gerturatu zen kontzertuetara, ez bakarrik musikagatik». Indok ere eskerrak eman zituen: «Eskerrak eman behar dizkiogu Haurtzaro Ikastolari, eta jaialdi hau posible egin duten guztiei. Izan ere, guretzako oso garrantzitsua da ekimen hori aurrera atera izana eta diru guzti hori biltzea». Elkartasuna ere nabarmendu zuen: «Dirua garrantzitsua da, bai, baina giza elkartasuna nabarmentzekoa da». Lekuonak gogorarazi zuenez, oraindik asko dago egiteko: «Elkartasun keinuak egiten [...]
Hilaren 29an, Zazpikoloroa ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Elorsoro kiroldegian. Sarrerak, baina, pasa den larunbatean jarri zituzten salgai. 1.500 sarrera jarri zituzten Elorsoro kiroldegian Ugaldetxoko Kultur Taldeko kideek, ekimenaren antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, 1.200 saldu zituzten. Hala, oraindik 300 sarrera dituzte saltzeko. Horiek ikuskizunaren egun berean, hilaren 29an, jarriko dituzte salgai, Elorsoroko lehiatilan bertan. Pailazoen saioa 17:00etan hasiko da, eta sarrerak 16:00etatik aurrera erosi hal izango dira. Ohi bezala, antolatzaileek oharra luzatu diete gurasoei: «Bi gurasoak joan ordez, bakarra joan dadila haurrekin, haur gehiagok izateko ikuskizunaz gozatzeko aukera». Bost eta zortzi euro Bi urtetik gorako haur guztiek ordaindu beharko dute bost euroko sarrera, eta helduek zortzi euro ordaindu beharko dute. Pertsona bakoitzak gehienez zortzi sarrera erosi ahal izango ditu.
Gipuzkoako Igeriketa Ligaren jardunaldia egingo dutela-eta Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da etzidamu, 14:00etatik aurrera. Gainontzeko azpiegitura zabalik egongo da ohiko ordutegian. Horrenbestez, bazkideek eta gainontzeko e...
Lezoko Udalak jakinarazi du Udaltzaingoaren zerbitzuetan aldaketa egingo dituela aurten. Nagusiena, gaueko zerbitzua kentzea izango dela nabarmendu du. Bide horretan, “eguneko zerbitzua indartuko” dutela adierazi du udalak. Esan dutenez, 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrien artean, Lezo da udaltzainen gaueko txanda mantentzen duen bakarrenetakoa. Hemendik aurrera, gauean larrialdiren bat gertatuz gero, Ertzaintza izango da bertaratuko dena. “Orain arte bezala, herritarrek 112 telefono zenbakira deitu beharko dute larrialdirik izanez gero”, adierazi dute Udaleko ordezkariek. Aurrekontuekin bat Gaueko zerbitzua murrizteak aurrekontua doitzearen barruan dagoela esan du udalak: “Udalak herritarrekin eta elkarteekin egindako bileretan argi azaldu duenez, aurten ahalegin berezia egin behar izan du udalak urteko aurrekontuak doitzeko”. Horrela, krisi ekonomikoaren ondorioz, “diru-sarrerek nabarmen egin dutela behera, eta hainbat zerbitzu berrikusi egin behar izan dira; tartean, udaltzainena, herritarrekin egindako bileretan aipatu izan bezala”. Horrela, iazko udazkenean udaltzainekin bilerak egin zituztela jakinarazi du udalak, “udaltzainekin batera zerbitzua berrikusi eta dagokion aurrekontua doitzeko”. Hala, erakundearen lehentasuna “herritarrei ahalik eta zerbitzurik egokiena” ematea izan da, eta udaltzainen lan baldintzak mantentzea. 120.000 euro aurreztu Gipuzkoan 5.000 eta 10.000 biztanle arteko hamar herri daude. Horietan, beste herri bateko udaltzainek eskaintzen dute gaueko zerbitzua. “Horregatik, zerbitzu hori kendu eta egunekoa indartzea erabaki dugu”, azaldu dute. Egin dituzten kalkuluen [...]
OARSO BIDASOKO HITZAn dago agerraldiaren bideoa.
Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Sailak antolatutako Oarsoarrak Sariak herrian banatu zituzten abenduaren 2an. Hamaika Telebistak saioa ikusteko aukera eskaintzen du hemen.
Urteko lehenengo batzar orokorra egingo du larunbat goizean herriko egoitzan, 10:00etatik aurrera TKE Traineru Kluben Elkarteko batzar orokorra egingo dute larunbatean, TKEk herrian duen egoitzan, 10:00etan. Urteko lehen batzar orokorra da, eta beste h...
M15 Bidasoa eskualdeko taldeak zineforuma antolatu du igandean Kabigorri Ateneoan. Kontsumo arduratsuaren eta iraunkorraren inguruko bi dokumental emango dituzte bertan: Obsolescencia programada eta La historia de las cosas. Ikusentzunekoen ondotik, ez...
Hondarribia eta Irun gaur Madrilen hasiko duten Fitur turismo azokan izango dira. Bidasoa Bizirik-en bidez, eskualdeko udalek, turismo esparruko bilera eta kontaktu garrantzitsuak lortzeko aukerak izango dituzte igandera arte. Bidasoa Euskadiko postuaren barruan izango da, gastronomia eta touring (Euskal Herritik zirkuituak) erakusmahaietan zehazki. Aurten Fitur produktuen arabera antolatu dute, eta ez lurraldeka. Hala, Hondarribia eta Irun indartu nahi dituzte, erakargarritasun turistikoak bultzatuz. Gidak, hitzaldiak eta planoak Bidasoa hainbat euskarriren bidez aurkezteko aukera izango dute: eskualdeko gastronomia gida eta Hondarribiko eta Irungo ostatu gidak aurkeztuko dituzte, besteak beste. Gainera, bestelako liburuxkak aurkeztuko dituzte, eta planoez gain, inguruko turismo guneak zeintzuk diren jakinaraziko dute liburuxka horien bidez. Hondarribiko hiri harresituari buruzko hitzaldia ere emango dute, eta Irun Dastatuk pasa den astean aurkeztutako gida Madrilen izango da. Gaur hasi eta igandera arte Turismo alorrean egiten ari diren proiektu interesgarrienak ere aurkeztuko dituzte Bidasoko ordezkariek. Irunsens esaterako. Hala, Irungo eta baita Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sareko bost gune bisita gidatu bidez ezagutzeko aukera ere luzatuko dute, bost zentzumenak erabiliz. Hondarribia Erdi Aroko sare horretako ordezkari teknikoa da. Iaz, 10.434 enpresak parte hartu zuten Fiturren, 166 herri eta eskualde izan ziren guztira ordezkaritza izan zutenak, eta 209.260 bisitari gerturatu ziren azokara. Hala, aurtengo azoka [...]
Hondarribiko Gurutze Gorriak sorospen eta oinarrizko artapen ikastaroak antolatu ditu hil honetarako eta otsailerako. Lehenengo ikastaroa hilaren 30ean hasiko da, otsailaren 17a arte, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara. Parte hartu nahi dutenek, Gurutze Gorrian eman behar dute izena, edo 647 90 33 00 telefono zenbakira deitu.