Udaltzainen gaueko zerbitzua kenduko du Lezoko Udalak
Lezoko Udalak jakinarazi du Udaltzaingoaren zerbitzuetan aldaketa egingo dituela aurten. Nagusiena, gaueko zerbitzua kentzea izango dela nabarmendu du. Bide horretan, “eguneko zerbitzua indartuko” dutela adierazi du udalak. Esan dutenez, 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrien artean, Lezo da udaltzainen gaueko txanda mantentzen duen bakarrenetakoa. Hemendik aurrera, gauean larrialdiren bat gertatuz gero, Ertzaintza izango da bertaratuko dena. “Orain arte bezala, herritarrek 112 telefono zenbakira deitu beharko dute larrialdirik izanez gero”, adierazi dute Udaleko ordezkariek. Aurrekontuekin bat Gaueko zerbitzua murrizteak aurrekontua doitzearen barruan dagoela esan du udalak: “Udalak herritarrekin eta elkarteekin egindako bileretan argi azaldu duenez, aurten ahalegin berezia egin behar izan du udalak urteko aurrekontuak doitzeko”. Horrela, krisi ekonomikoaren ondorioz, “diru-sarrerek nabarmen egin dutela behera, eta hainbat zerbitzu berrikusi egin behar izan dira; tartean, udaltzainena, herritarrekin egindako bileretan aipatu izan bezala”. Horrela, iazko udazkenean udaltzainekin bilerak egin zituztela jakinarazi du udalak, “udaltzainekin batera zerbitzua berrikusi eta dagokion aurrekontua doitzeko”. Hala, erakundearen lehentasuna “herritarrei ahalik eta zerbitzurik egokiena” ematea izan da, eta udaltzainen lan baldintzak mantentzea. 120.000 euro aurreztu Gipuzkoan 5.000 eta 10.000 biztanle arteko hamar herri daude. Horietan, beste herri bateko udaltzainek eskaintzen dute gaueko zerbitzua. “Horregatik, zerbitzu hori kendu eta egunekoa indartzea erabaki dugu”, azaldu dute. Egin dituzten kalkuluen [...]
Lezoko Udalak jakinarazi du Udaltzaingoaren zerbitzuetan aldaketa egingo dituela aurten. Nagusiena, gaueko zerbitzua kentzea izango dela nabarmendu du. Bide horretan, “eguneko zerbitzua indartuko” dutela adierazi du udalak.
Esan dutenez, 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrien artean, Lezo da udaltzainen gaueko txanda mantentzen duen bakarrenetakoa. Hemendik aurrera, gauean larrialdiren bat gertatuz gero, Ertzaintza izango da bertaratuko dena. “Orain arte bezala, herritarrek 112 telefono zenbakira deitu beharko dute larrialdirik izanez gero”, adierazi dute Udaleko ordezkariek.
Aurrekontuekin bat
Gaueko zerbitzua murrizteak aurrekontua doitzearen barruan dagoela esan du udalak: “Udalak herritarrekin eta elkarteekin egindako bileretan argi azaldu duenez, aurten ahalegin berezia egin behar izan du udalak urteko aurrekontuak doitzeko”. Horrela, krisi ekonomikoaren ondorioz, “diru-sarrerek nabarmen egin dutela behera, eta hainbat zerbitzu berrikusi egin behar izan dira; tartean, udaltzainena, herritarrekin egindako bileretan aipatu izan bezala”.
Horrela, iazko udazkenean udaltzainekin bilerak egin zituztela jakinarazi du udalak, “udaltzainekin batera zerbitzua berrikusi eta dagokion aurrekontua doitzeko”. Hala, erakundearen lehentasuna “herritarrei ahalik eta zerbitzurik egokiena” ematea izan da, eta udaltzainen lan baldintzak mantentzea.
120.000 euro aurreztu
Gipuzkoan 5.000 eta 10.000 biztanle arteko hamar herri daude. Horietan, beste herri bateko udaltzainek eskaintzen dute gaueko zerbitzua. “Horregatik, zerbitzu hori kendu eta egunekoa indartzea erabaki dugu”, azaldu dute. Egin dituzten kalkuluen arabera, 120.000 euro aurreztuko dituzte urtean. Iragarri dutenez, aste honetan sinatuko dute lan baldintza berriak dituen hitzarmena udaltzainekin. Ertzaintzarekin ere egin dute, murrizketen berri emateko asmoz.
Hainbat txanda
Gaueko txanda kenduta, aurrerantzean 06:00etan hasiko da udaltzainen zerbitzua, eta 22:00etan bukatuko da. Egunez, momentu oro, bi udaltzain izango dira.
Asteburuetako zerbitzua indartuko dutela esan dute. Horrela, azarotik apirilera bitartean, bi udaltzain egongo dira goizez, eta beste bat arratsaldez. Urteko gainontzeko hilabeteetan, berriz, alderantziz izango da.
Herriko jaietan udaltzainen zerbitzu berezia egongo da. Hala, gaueko zerbitzua mantenduko duten egunak izango dira santakrutzetakoak zein mendekosteetakoak.