Irun dastatzeko gonbidapenarekin Fitur martxan jarri dute
Irungo eskaintza gastronomikoa nazioartean jakitera emateko helburuarekin, Irun Dastatu ekimena Madrilgo nazioarteko turismoaren azokan (FITUR) parte hartzen ari da egunotan. Hala, irudian ikusi daitekeen Inaxio Muguruza Atalaia jatetxeko sukaldariaz g...
Irungo eskaintza gastronomikoa nazioartean jakitera emateko helburuarekin, Irun Dastatu ekimena Madrilgo nazioarteko turismoaren azokan (FITUR) parte hartzen ari da egunotan. Hala, irudian ikusi daitekeen Inaxio Muguruza Atalaia jatetxeko sukaldariaz gain, Jose Antonio Santano alkatea eta Miguel Angel Paez ekonomiaren sustapenerako arduraduna ere bertan izan dira, Eusko Jaurlaritzako Isabel Muela Turismo zuzendariarekin batera.
Euskal Autonomia Erkidegoko standa naturaren, hiriburuen, gastronomiaren… arabera antolatuta dago, eta gastronomiaren atalean daude irundarrak. Inaxio Muguruzak adierazi duenez, “Irungo sukaldeetan beste hainbat lekuetan bezala, lan handia egin da azken urteotan eta orain, hori aldarrikatzeko eta ezagutzera emateko unea iritsi da”.
Gogoratzekoa da, atzoko irekiera saioa Lourdes Maldonado eta Jon Sistiaga kazetari irundarrek eman zutela, Euskadiko enbaxadore gisa.