Hondarribiak eta Irunek mahai propioa izango dute Fiturren
Hondarribia eta Irun gaur Madrilen hasiko duten Fitur turismo azokan izango dira. Bidasoa Bizirik-en bidez, eskualdeko udalek, turismo esparruko bilera eta kontaktu garrantzitsuak lortzeko aukerak izango dituzte igandera arte. Bidasoa Euskadiko postuaren barruan izango da, gastronomia eta touring (Euskal Herritik zirkuituak) erakusmahaietan zehazki. Aurten Fitur produktuen arabera antolatu dute, eta ez lurraldeka. Hala, Hondarribia eta Irun indartu nahi dituzte, erakargarritasun turistikoak bultzatuz. Gidak, hitzaldiak eta planoak Bidasoa hainbat euskarriren bidez aurkezteko aukera izango dute: eskualdeko gastronomia gida eta Hondarribiko eta Irungo ostatu gidak aurkeztuko dituzte, besteak beste. Gainera, bestelako liburuxkak aurkeztuko dituzte, eta planoez gain, inguruko turismo guneak zeintzuk diren jakinaraziko dute liburuxka horien bidez. Hondarribiko hiri harresituari buruzko hitzaldia ere emango dute, eta Irun Dastatuk pasa den astean aurkeztutako gida Madrilen izango da. Gaur hasi eta igandera arte Turismo alorrean egiten ari diren proiektu interesgarrienak ere aurkeztuko dituzte Bidasoko ordezkariek. Irunsens esaterako. Hala, Irungo eta baita Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sareko bost gune bisita gidatu bidez ezagutzeko aukera ere luzatuko dute, bost zentzumenak erabiliz. Hondarribia Erdi Aroko sare horretako ordezkari teknikoa da. Iaz, 10.434 enpresak parte hartu zuten Fiturren, 166 herri eta eskualde izan ziren guztira ordezkaritza izan zutenak, eta 209.260 bisitari gerturatu ziren azokara. Hala, aurtengo azoka [...]
Hondarribia eta Irun gaur Madrilen hasiko duten Fitur turismo azokan izango dira. Bidasoa Bizirik-en bidez, eskualdeko udalek, turismo esparruko bilera eta kontaktu garrantzitsuak lortzeko aukerak izango dituzte igandera arte. Bidasoa Euskadiko postuaren barruan izango da, gastronomia eta touring (Euskal Herritik zirkuituak) erakusmahaietan zehazki. Aurten Fitur produktuen arabera antolatu dute, eta ez lurraldeka. Hala, Hondarribia eta Irun indartu nahi dituzte, erakargarritasun turistikoak bultzatuz.
Gidak, hitzaldiak eta planoak
Bidasoa hainbat euskarriren bidez aurkezteko aukera izango dute: eskualdeko gastronomia gida eta Hondarribiko eta Irungo ostatu gidak aurkeztuko dituzte, besteak beste. Gainera, bestelako liburuxkak aurkeztuko dituzte, eta planoez gain, inguruko turismo guneak zeintzuk diren jakinaraziko dute liburuxka horien bidez. Hondarribiko hiri harresituari buruzko hitzaldia ere emango dute, eta Irun Dastatuk pasa den astean aurkeztutako gida Madrilen izango da.
Gaur hasi eta igandera arte
Turismo alorrean egiten ari diren proiektu interesgarrienak ere aurkeztuko dituzte Bidasoko ordezkariek. Irunsens esaterako. Hala, Irungo eta baita Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sareko bost gune bisita gidatu bidez ezagutzeko aukera ere luzatuko dute, bost zentzumenak erabiliz. Hondarribia Erdi Aroko sare horretako ordezkari teknikoa da.
Iaz, 10.434 enpresak parte hartu zuten Fiturren, 166 herri eta eskualde izan ziren guztira ordezkaritza izan zutenak, eta 209.260 bisitari gerturatu ziren azokara. Hala, aurtengo azoka igandera arte luzatuko da, eta mundu mailako turismo alorreko profesionalak bilduko dira Madrilgo topagunean.
Lan esparruak, estrategiak eta aliantzak definituko dituzte, eta merkatuaren eskaria kontuan izanik, egungo egoerara egokitzeko lanean ariko dira.