Elkartasun keinua
Iazko azaroan egindako jaialdian bildutako dirau eman dio Haurtzaro Ikastoilak Seaska elkarteari Iazko azaroaren 26an kontzertuak izan ziren Elorsoro kiroldegian, Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolak biltzen dituen elkartea laguntzeko. Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound System igo ziren taula gainera. Eta ekimena Haurtzaro Ikastolak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatu zuten, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Bertan bildutako dirua herenegun eman zion Haurtzaro Ikastolak Seaskari: 12.000 euro, guztira. Haurtzaro Ikastolako zuzendari Sorkunde Lekuonak izan zuen Seaskako presidente Paxkal Indori dirua emateko ardura. Horrez gain, eskerrak ere eman zituen: «Eskerrak eman behar dizkiogu jaialdia antolatzen lagundu ziguten guztiei, eta laguntzeko prest agertu zirenei ere bai. Baita parte hartu zuten guztiei ere». Lekuonak aitortu zuenez, jendearen erantzuna uste baino hobea izan zen: «Espero baino jende gehiago hurbildu zen, oso erantzun ona eman zuten. Gainera, euskal giroa izan zen nagusi. Jendea, benetako elkartasunez gerturatu zen kontzertuetara, ez bakarrik musikagatik». Indok ere eskerrak eman zituen: «Eskerrak eman behar dizkiogu Haurtzaro Ikastolari, eta jaialdi hau posible egin duten guztiei. Izan ere, guretzako oso garrantzitsua da ekimen hori aurrera atera izana eta diru guzti hori biltzea». Elkartasuna ere nabarmendu zuen: «Dirua garrantzitsua da, bai, baina giza elkartasuna nabarmentzekoa da». Lekuonak gogorarazi zuenez, oraindik asko dago egiteko: «Elkartasun keinuak egiten [...]
Iazko azaroan egindako jaialdian bildutako dirau eman dio Haurtzaro Ikastoilak Seaska elkarteari
Iazko azaroaren 26an kontzertuak izan ziren Elorsoro kiroldegian, Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolak biltzen dituen elkartea laguntzeko. Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound System igo ziren taula gainera. Eta ekimena Haurtzaro Ikastolak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatu zuten, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.
Bertan bildutako dirua herenegun eman zion Haurtzaro Ikastolak Seaskari: 12.000 euro, guztira.
Haurtzaro Ikastolako zuzendari Sorkunde Lekuonak izan zuen Seaskako presidente Paxkal Indori dirua emateko ardura. Horrez gain, eskerrak ere eman zituen: «Eskerrak eman behar dizkiogu jaialdia antolatzen lagundu ziguten guztiei, eta laguntzeko prest agertu zirenei ere bai. Baita parte hartu zuten guztiei ere».
Lekuonak aitortu zuenez, jendearen erantzuna uste baino hobea izan zen: «Espero baino jende gehiago hurbildu zen, oso erantzun ona eman zuten. Gainera, euskal giroa izan zen nagusi. Jendea, benetako elkartasunez gerturatu zen kontzertuetara, ez bakarrik musikagatik».
Indok ere eskerrak eman zituen: «Eskerrak eman behar dizkiogu Haurtzaro Ikastolari, eta jaialdi hau posible egin duten guztiei. Izan ere, guretzako oso garrantzitsua da ekimen hori aurrera atera izana eta diru guzti hori biltzea». Elkartasuna ere nabarmendu zuen: «Dirua garrantzitsua da, bai, baina giza elkartasuna nabarmentzekoa da».
Lekuonak gogorarazi zuenez, oraindik asko dago egiteko: «Elkartasun keinuak egiten jarraituko dugu, eta halako arrakasta berriro izatea espero dugu».
Indok keinu horiek asko ez izatea espero du: «Izan ere, amets egiten dugu festak benetako festa egiteko antolatzen ditugu egunarekin».