Eleak: "Eskubide guztien aldeko harresia beharrezkoa da"
admin
Bidasoa
Eleak mugimenduaren agerraldia
Eleak mugimenduak agerraldia egin du gaur goizean Oarsoaldeko gazte auzipetuen epaiaren harira. Bertan, norbanakoez gain, hainbat sindikatutako, alderdi politikoko eta eragiletako ordezkariak izan dira. Auzipetuen ordezkaritzak ere parte hartu du agerraldian. Eleak-ek gogor salatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak astelehenean eman zuen epaia: “Gogor salatu nahi dugu eskubideen errespetuan oinarritutako bidearen kontrako eraso berri hau. Gazte hauen delitu bakarra gazteen eskubideen alde gazte mugimenduan lan egitea da, eta koloretako Euskal Herri bat amestu eta horren eraikuntzan lan egitea”.
Eleak-eko kideek esan dute Oarsoaldeko gazteena ez dela izan kasu bakarra. “Gipuzkoan 111 dira lan politikoa egiteagatik soilik auzibidean edo sententziaren zain dauden lagunak. Jardun politikoa ezin da kriminalizatu pertsonak eta ideiak auzibidean jarriz. Horren aurrean ezin dugu geldirik egon, eskubide guztien aldeko harresia beharrezkoa da”.
Bide horretan, iganderako manifestazio deialdia egin du Eleak mugimenduak. 12:00etan aterako da Errenteria-Oreretako Lartzabalgo biribilgunetik. Bestalde, etzi, Aske Gunea izeneko akanpada abian jarriko dute Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan 20:30etik aurrera. Larunbatean, elkarretaratzea egingo dute Lartzabalgo biribilgunean 12:00etan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.