183 kontsulta, 2011n, Kontsumo Bulegoan
2011n, 183 kontsultari eman zitzaien arreta Hondarribiko Kontsumo Bulegoan. Iaz baino 23 kontsulta gutxiago izan dira. Hala ere, Kasino Zaharrean jaso diren erreklamazioen kopurua handitu egin da. Kontsulten gaiak aurreko urteetakoen antzekoak izan dir...
2011n, 183 kontsultari eman zitzaien arreta Hondarribiko Kontsumo Bulegoan. Iaz baino 23 kontsulta gutxiago izan dira. Hala ere, Kasino Zaharrean jaso diren erreklamazioen kopurua handitu egin da. Kontsulten gaiak aurreko urteetakoen antzekoak izan dira: alokairuak, 17; energia banaketa, 10; gremioak kontratatzea, 5; gas naturalaren banaketa, 23 (batez ere gasaren fakturarekiko ezadostasunak); jabetza horizontala, 31; aseguruak, 8; telekomunikazioak 51 eta bidaiarien garraio publikoa, 4 (autobus linea berrien gaineko oharrak).

