Udalak balorazio positiboa egin du herri batzarren gainean
Azken hilabeteetan udalak batzarrak egin ditu herriko auzo elkarte guztiekin, eta atzo berriro bildu ziren udaleko eta auzo elkarteetako ordezkariak, bileren gaineko ondorioak ateratzeko. Udalak balantze positiboa egin du. Luisma Diez Hirigintza zinego...
Azken hilabeteetan udalak batzarrak egin ditu herriko auzo elkarte guztiekin, eta atzo berriro bildu ziren udaleko eta auzo elkarteetako ordezkariak, bileren gaineko ondorioak ateratzeko. Udalak balantze positiboa egin du. Luisma Diez Hirigintza zinegotziaren arabera, jendeak “jarrera proaktiboa erakutsi du”, eta “modu egokian” hartu du parte.
Guztira, 1.500 lagun inguruk hartu dute parte batzar horietan, eta horri esker, udalak “herriaren erradiografia orokor bat” lortu duela adierazi du.