Txoko mitikoa arriskuan
Errenteria-Oreretako denda mitikoen zerrenda bat egin behar izanez gero, ziur Txustiren Txokoa bertan agertuko litzatekeela. Izan ere, nork ez du noizbait ogia, gozokiren bat edo txorizo ogitartekoa erosi Erdiko kaleko dendan? 1991tik du martxan negozioa Tomas Rodriguezek, eta herritar askoren denda izan da hogei urte horietan. Ez da, ordea, momenturik onenak pasatzen ari, eta duela ia zazpi urte hasi zen gatazka baten ondorioz, kaleratu egin dezakete Rodriguez. 2005ean Lekuona lokalaren jabeak, eraikin osoa goitik behera bota behar zutela jakinarazi zion dendariari. Maizterra, ordea, ez zegoen ados nagusiak proposatutako neurri horrekin, eta horren truke kalte-ordainak eskatu zizkion. Negoziazioa aurrera joan zen pixkanaka, baina azkenean ez ziren alde biak ados jarri. Handik lau urtera, jabeak berriro hasi ziren eraikin berriaren gaiarekin. Lekuonak Zumardiko lokal bat proposatu zuen, baina Rodriguez ez zegoen ados, kontratuaren baldintzak aldatuko zirelako. Eraikuntza enpresa ere sartu zen erdian maizterren irteera negoziatzeko. Orduan ere ez ziren inongo akordioetara ailegatu, eta eraikina barruan zela botako zutela esan zien. Esan eta egin: 2011ko otsailean hasi ziren obrak. Lanak geldiarazteko salaketa jarri zuen Rodriguezek, baina epaileak onartu egin zuen obrak egitea, eta lanekin jarraitu zuten. Handik gutxira, epaitegitik eskutitz bat iritsi zitzaion Rodriguezi, lokaletik kaleratuko zutela jakinaraziz. Horretarako argudioa kontraturik ez izatea [...]
Errenteria-Oreretako denda mitikoen zerrenda bat egin behar izanez gero, ziur Txustiren Txokoa bertan agertuko litzatekeela. Izan ere, nork ez du noizbait ogia, gozokiren bat edo txorizo ogitartekoa erosi Erdiko kaleko dendan? 1991tik du martxan negozioa Tomas Rodriguezek, eta herritar askoren denda izan da hogei urte horietan.
Ez da, ordea, momenturik onenak pasatzen ari, eta duela ia zazpi urte hasi zen gatazka baten ondorioz, kaleratu egin dezakete Rodriguez.
2005ean Lekuona lokalaren jabeak, eraikin osoa goitik behera bota behar zutela jakinarazi zion dendariari. Maizterra, ordea, ez zegoen ados nagusiak proposatutako neurri horrekin, eta horren truke kalte-ordainak eskatu zizkion. Negoziazioa aurrera joan zen pixkanaka, baina azkenean ez ziren alde biak ados jarri.
Handik lau urtera, jabeak berriro hasi ziren eraikin berriaren gaiarekin. Lekuonak Zumardiko lokal bat proposatu zuen, baina Rodriguez ez zegoen ados, kontratuaren baldintzak aldatuko zirelako.
Eraikuntza enpresa ere sartu zen erdian maizterren irteera negoziatzeko. Orduan ere ez ziren inongo akordioetara ailegatu, eta eraikina barruan zela botako zutela esan zien. Esan eta egin: 2011ko otsailean hasi ziren obrak.
Lanak geldiarazteko salaketa jarri zuen Rodriguezek, baina epaileak onartu egin zuen obrak egitea, eta lanekin jarraitu zuten.
Handik gutxira, epaitegitik eskutitz bat iritsi zitzaion Rodriguezi, lokaletik kaleratuko zutela jakinaraziz. Horretarako argudioa kontraturik ez izatea zen. 2008an izandako sute batean hondatu zen dokumentazio guztia, eta Lekuonak ez zion kontratu berri bat egin. Errekurritu egin zuen, baina horretarako ere estu eta larri ibili zen, azken momentuan jaso baitzuen kaleratze agindua.
Orain bi epaien zain dago. Bata obrak gelditzearen gainekoa da, eta bestea, berriz, kaleratzearena. Rodriguez eraikina botako dutelakoan dago, baina espero du Lekuonak, behintzat, beste lokal bat ematea. Berak lehen La Casa del Jamon zegoena proposatu du, Erdiko kalean bertan. Lekuonarena berarena da, eta baldintzak aldatu ezean, hara joateko prest dago.
Prozesu horretan ere bezeroen babesa du, euren ogia Txustin erosten jarraitu nahi baitute.