Saskibaloiko igoera fasean, gazteek bi partida irabazi dituzte
A taldea sailkapeneko liderra da bi partidetatik biak irabazita; bigarren taldea, hamargarrena da Igoera fasea jokatzen ari da Gazteen Mailako Partaidetza lehiaketako lehen taldea sailkapeneko liderra da. Gazteen A taldeak, asteburuan, erraz irabazi zion MCM taldeari: 72-36. Igoera faseko lehenengo partida, berriz, aurreko asteburuan jokatu zuen, eta 94-39 irabazi zion GX Easo taldeari. Igoera faseko bigarren garaipena du Oiartzungo taldeak. Jokatutako bi partidetatik biak irabazi ditu. Ondorioz, sailkapeneko liderra da, lau punturekin. B taldeak, berriz, partida bakarra jokatu du, eta galdu. 42-32 irabazi zion asteburuan Easo 95 Amara taldeak. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrak hamargarrenak dira, hamabitik. Bestalde, Kadete Mailako neskek 40-77 irabazi diote Gamon taldeari asteburuan. Taldeko hirugarrenak dira neskak. Jokatutako partidetatik bost irabazi dituzte eta hiru galdu. Helduen Mailako taldeak, berriz, galduz hasi du urte berria. Eibarko Rubal taldearen kontra 50-86 galdu zuen.
A taldea sailkapeneko liderra da bi partidetatik biak irabazita; bigarren taldea, hamargarrena da
Igoera fasea jokatzen ari da Gazteen Mailako Partaidetza lehiaketako lehen taldea sailkapeneko liderra da.
Gazteen A taldeak, asteburuan, erraz irabazi zion MCM taldeari: 72-36. Igoera faseko lehenengo partida, berriz, aurreko asteburuan jokatu zuen, eta 94-39 irabazi zion GX Easo taldeari.
Igoera faseko bigarren garaipena du Oiartzungo taldeak. Jokatutako bi partidetatik biak irabazi ditu. Ondorioz, sailkapeneko liderra da, lau punturekin.
B taldeak, berriz, partida bakarra jokatu du, eta galdu. 42-32 irabazi zion asteburuan Easo 95 Amara taldeak. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrak hamargarrenak dira, hamabitik.
Bestalde, Kadete Mailako neskek 40-77 irabazi diote Gamon taldeari asteburuan. Taldeko hirugarrenak dira neskak. Jokatutako partidetatik bost irabazi dituzte eta hiru galdu.
Helduen Mailako taldeak, berriz, galduz hasi du urte berria. Eibarko Rubal taldearen kontra 50-86 galdu zuen.