
Gabierrotak Laguntasuna erretiratuen egoitzak jakinarazi duenez, Gabonetan Xenpelar Etxean jarrita egon den jaiotza CANen bulegora eraman dute (Nafarroa etorbidea, 69). Erakusketa hilaren 31 arte ikusteko aukera izango da bulegoa irekita dagoen orduetan.

Hondarribiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen aho batez iazko azken udalbatzarrean. Hala, ostiral goizean Txomin Sagarzazu Euskara zinegotziak, planaren helburuak azaldu zituen. «Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu garrantzitsuena euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da: maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotuz», esan zuen Sagarzazuk. Hamar esparru hartu dituzte kontuan: familia transmisioa, euskalduntzea–prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, hedabideak eta teknologia berriak. Esparru horietan hemezortzi helburu hitzartu dituzte, eta estrategia batzuk landuz jorratuko dituzte, 114 ekintzaren bidez. Asmo nagusien bilduma 2015era arteko ikuspegiarekin egin dute, eta horretarako euskararen zeharkakotasuna «oso kontuan» hartu dute. Aho batez onartuta Euskara zinegotzia pozik azaldu zen plana martxan jarriko dutelako. «Bereziki aipatu nahi nuke udal talde guztien adostasunarekin onartutako egitasmo bat dela, aho batez onartu genuen eta. Asmo nagusien bilduma bat da, bost urteko ikuspegiarekin. Bi hitzetan esanda, helburu hau betetzeko ondorengo urteotan udalak euskararen alorrean egingo duena zehazten duen dokumentua edo erreferentzia-markoa da plana», esan zuen Sagarzazuk. Plana garatzeko, udalerrian euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin Hondarribiko Udalak burutzen dituen ekimenak kontuan hartu behar direla esan zuen Sagarzazuk. Plana osatzeko ekarpenak egin dituzte hezkuntzan, euskalduntzean, merkataritzan, [...]

Arte Txiro erakusketa ireki dute Zuloaga Etxean, hilaren 29ra arte. 7 Emakume eta Cetaces en Mer Science et Partage elkarteek antolatuta, astelehenetik larunbatera izango da erakusketa bisitatzeko aukera.

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Anaitasuna-Oiartzun: 0-1. Espainiako Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-At. Revellin: 5-0. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Gorka Pinturas Makax-Oiartzun: 1-6. Bigarren Maila. Tecnun-Power Rangers:...

Hellit airelinea andaluziarra low cost enpresa gisa aurkeztu da Hondarribiko aireportuan. 40 eurorekin Hondarribiatik Bartzelonara bidaiatu daiteke dagoeneko, eta 50 eurorekin Madrilera joateko aukera zabaldu dute: ostiralean inauguratuko dute zerbitzu...

Bigarren itzuliko lehen aukera galdu du Hondarribia-Irunek Gran Canariaren aurka. 67-59 galdu ondoren, jaitsiera postutan sartu dira bidasoarrak. Hamazazpi punturekin, sailkapen orokorreko azken aurreko postuan daude berdeak, eta datorren larunbatean i...

Hondarribiko futbol taldeak 1-0 galdu zuen Tolosaren kontra larunbatean. Partida gogorra jokatu zuten, baina garaipena ezin eskuratu geratu ziren. Hamalaugarrenak dira sailkapen nagusian hondarribiarrak, eta datorren partida bosgarrenaren kontra jokatu...