Neguko Kontzertu arrakastatsua
Larunbatean, Herri Musikaren Txokoan, Neguko Kontzertua egin zuten. Euskal Herritik Mixel Etxekopar zuberotarra aritu zen eta argazkian kantua laguntzeko kontrabaxua jotzen ageri da. Xirula eta ttunttuna, eta bestelako flautak ere jo zituen. Venezuelatik hirukotea igo zen taula gainera: Ynahru Silva abeslaria, Jesus Gonzalez Brito gitarra jotzen eta Mao Fermin Ruiz kuatroarekin. Kontzertuak sekulako arrakasta izan zuen, antolatzaileen arabera: «Musikariek oso maila ona emateaz gain, emanaldi bikainak eskaini zituzten. Aretoa erabat bete zen, aulkiak, eta bazter guztiak, eta adin guztietako entzuleak zeuden».
Larunbatean, Herri Musikaren Txokoan, Neguko Kontzertua egin zuten. Euskal Herritik Mixel Etxekopar zuberotarra aritu zen eta argazkian kantua laguntzeko kontrabaxua jotzen ageri da. Xirula eta ttunttuna, eta bestelako flautak ere jo zituen.
Venezuelatik hirukotea igo zen taula gainera: Ynahru Silva abeslaria, Jesus Gonzalez Brito gitarra jotzen eta Mao Fermin Ruiz kuatroarekin.
Kontzertuak sekulako arrakasta izan zuen, antolatzaileen arabera: «Musikariek oso maila ona emateaz gain, emanaldi bikainak eskaini zituzten. Aretoa erabat bete zen, aulkiak, eta bazter guztiak, eta adin guztietako entzuleak zeuden».