Euskadiko eta Espainiako txapelketetan ariko dira Santiagotarrak
Santiagotarrak Kirol Elkarteko ontzi luzeko arraunlariek Euskadiko txapelketan izango dira larunbatean, Bidasoa ibaian. Halaber, hileko azken asteburuan, urtarrilaren 28an eta 29an zehazki, Madrilen antolatutako Espainiako txapelketan ere lehiatuko direla baieztatu dute. Bidasoaren jaitsieran lehiatuko direnen artean, besteak beste, daude Hondarribia, Orio eta Ur Kirolak Gipuzkoatik, eta Santurtzi, Kaiku eta Getxo Bizkaiatik. Hala, Bidasoako jaitsieran 80 bat ontzi lehiatuko direla aurreikusi dute. Halaber, jaitsierak aulki mugikorreko euskal ligarako puntuak gehitzeko balioko du.
Santiagotarrak Kirol Elkarteko ontzi luzeko arraunlariek Euskadiko txapelketan izango dira larunbatean, Bidasoa ibaian. Halaber, hileko azken asteburuan, urtarrilaren 28an eta 29an zehazki, Madrilen antolatutako Espainiako txapelketan ere lehiatuko direla baieztatu dute.
Bidasoaren jaitsieran lehiatuko direnen artean, besteak beste, daude Hondarribia, Orio eta Ur Kirolak Gipuzkoatik, eta Santurtzi, Kaiku eta Getxo Bizkaiatik.
Hala, Bidasoako jaitsieran 80 bat ontzi lehiatuko direla aurreikusi dute. Halaber, jaitsierak aulki mugikorreko euskal ligarako puntuak gehitzeko balioko du.